etxalar - Altxata kultur eta kirol elkarteko kideen eskutik larunbatean Etxalarko IV. Mendi Itzulia eginen dute. Mendizaleak 07.00etatik 08.00etara abiatuko dira, plazatik. Parte-hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Ibilbide luzea aukeratzen dutenek 34 kilometroko distantzia eta 1.650 metroko desnibela duen ibilbidea eginen dute; laburra hautatzen dutenek, berriz, 23 kilometro eta 1.290 metroko desnibela duena. Izen-ematea zabalik dago www.mendizmendi.com atarian edo 06.00etatik 08.00etara herriko plazan. Federatuek 10 euro eta federatu gabeek 12 ordaindu beharko dituzte. - A.A.A.