DONEZTEBE - Gazte Burrunba elkartea indarberritzeko lanean ari dira herritar batzuk. Horretarako, herriko gazte guztien laguntza eskatu dute. Horrekin, “gaur egun dagoen egoerari buelta bat eman eta hainbat ekintza antolatzea” dute helburu: “hitzaldiak, bestetako ekintza osagarriak, mendi-irteerak, afariak...”.

Hortaz, Gazte Burrunba indartzeko bilera irekiak egiteko asmoa adierazi dute. Horren bidez, “elkartean solastatzen denaz informatzea” lortu nahi dute. Era berean, bilera horietan bazkideen ekarpenak eta ideiak jasoko dituzte.

Hori guztia aitzinera ateratzeko bazkide egiteko gonbidapena luzatu nahi izan dute. Interesa dutenek Gazte Burrunbara idatz dezakete (gazteburrunba@gmail.com), datu hauek emanez:: izen-abizenak, telefono zenbakia eta kontu-korronte zenbakia. Maiatzaren 31ra arteko epea izanen dute eta urtean 20 euro ordaindu beharko dituzte. - A.A.A.