arantza - Hirugarren aldiz, bestetako egitarauaren azalerako eta kontrazalerako lehiaketa antolatu du Udalak. Herriko eskolan ari diren 6 urtetik 14 urte bitarteko ikasleek (LHko 1.mailatik DBHko 2.mailara) parte hartzen ahal dute eta bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal ditu, A4 formatuan. Testuari dagokionez, Arantzako bestak 2019. Abuztuaren 14tik 17ra testua agertu behar da nahitaez lanean. Ekainaren 28ko 13.00ak arte aurkezten ahal dira lanak. - A.A.A.