etxalar - Nafarroako Gobernuaren Kalamuak zure garunari eragiten dio kanpainan oinarrituta, hainbat tailer eskaintzen ari da azken aldian Bortzirietako Gizarte Zerbitzua. Arantzan eta Lesakan 15-20 urte artekoentzat saioak egin dituzte eta ekainaren 7an gauza bera eginen dute Berako Beralandetan, 17.00etan. Aitzinetik, nerabeen gurasoentzat informazio-saioa antolatu dute Etxalarren. Azken hau, astelehenean 18.00etan izanen da. Izena emateko 634 223 659ra (WhatsApp) edo info@ bortziriakgz.eus helbidera idatzi behar da. - A.A.A.