ETXALAR. Pastorala egin eta bi urteren buruan, estreinatu zen Karmen Etxalarkoa ibilbidea. 60 bat lagun elkartu ziren larunbatean kultur etxean eta azalpen orokor batzuk eman ondotik ekin zioten ibilaldiari. Bidean, panelen ondoan geldialdiak egin zituzten, azalpenak emateko. Errotxenbordan denak elkarrekin gustora bazkaldu zuten trikitilarien laguntzarekin. Ibilbidea mantentzeko konpromisoa hartu zuten. Argazkia: erran.eus