lesaka - UEMAK bultzatzen duen Arnasa gara egitasmoaren aurkezpen ekitaldia eginen dute larunbatean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarrratzeko ekimena aurkeztuko dute. Abenduan aurkeztuko den Kartzela interneteko serie digitalaren aurre-estreinaldia eginen dute eta aktoreekin solasaldia. Serie honetan aktore lana egiten du Juanen Saralegi lesakarrak. - A.A.A.