bortziriak - Hurrengo hi labeteetan sustantzien kontsumo prebentzioa indartzeko gurasoentzat bertze lan ildo bat mar txan jarriko du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Kasu honetan ez dute “aditurik” ekarriko, ezta ere lagun arteko kezka eta ezinegonak elkartrukatzeko espazio soil bat sortuko ere. Hezitzailea gidari izanen den egitasmoa izanen da, elkarri erakutsi eta ikasteko espazio bat izanen da, aurrez prestaturiko material eta hausnarketetan oinarritua. Guzti ho nen helburua gurasotasunean beharrezko diren trebeziak sakondu, findu eta hausnartzea izanen da.

Egitasmo hau Drogomenpekotasunen Foru Planeko teknikarien formazio eta materialetatik egokitua izan da. Egitasmo hau ibiltaria izanen da, bortz herrietan saioak eskaintzeko asmoarekin abiatzen da, eta saioetako hizkutnzaren arabera eskainiko da; beti ere gutxieneko izen-emate bat bermatzen bada. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 634 223 659 edo 948 63 50 36 telefonoetara deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da. - A.A.A.