bera - Dantzan bezalaxe, arin-arin ibili beharko du Gure Txokoa dantza-taldeko kide izan nahi duenak. Izena emateko epea ortziralean bukatuko da eta 2020an sei urte edo gehiago beteko dituen edonork eman dezake izena. Zerrendak urtero berritzen direnez, “aurten dantzetan ibili direnek ere, jarraitu nahi badute” izena eman beharko dutela jakinarazi dute.

Izena emateko bi bide jarri dituzte eskura: Gure Txokoa elkartearen webgunean sartzea (www. guretxokoadantza.blogspot.com) edo interneten zintzilikatu duten galdetegia betetzea.

Dantza ikastaroa dohainik izanen da, baina Gure Txokoa dantza taldeko partaide izateko nahitaezkoa da elkarteko bazkide izatea. Informazio gehiago nahi duenak asteazkenetan 19:00 aldera joan daiteke Iamoteneara, Gure Txokoa elkartearen egoitzara, edo guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera idatzita eskura dezake. - Aitor Arotzena