lesaka - Mendiko zenbait gai aztertzeko bilera egin zuten atzo arratsaldean Herriko Etxeko pleno-aretoan. Bertze gaien artean, Nekazaritza Politika Bateratuaren (PAC) dirulaguntza eskuratu ahal izateko herrilurrak erabiltzeko eskubidea emateko udalak izanen dituen irizpideen berri eman zen. Auzolanen inguruan ere aritzekoak ziren. Arantzako mugatik Elutsaraino Artikutzako zerrakura kendu zen bere garaian, eta orain, Elutsatik Oiartzungo mugaraino kentzeko asmoa du Udalak.

Bertze aldetik, Berrotarango errekako eta Bereautik Zubiberrira doan pistako arbolak kentzeko bando bana argitara eman du udalak. Azkeneko haizete gogorrean eroritako zuhaitzak daude bi erreka bazter horietan eta bakoitzak bereak dituen arbolak kentzeko deia egin du. Laguntza behar izanez gero, udaletxera ere jo daitekeela aipatu dute. - A.A.A.