lesaka - Auzo-bilerak deitu ditu udalak asteburuan, auzotarren kezkak aditu eta bertan azter-tzeko helburuarekin.

Ortziralean 18.00etan, Albistur karrika (41.era arte), Azkaine eta Otsangoko auzotarrekin bilduko dira lau bloketan; eta 19.30ean Antoiu, Koskontako bidea, Itturrunzubi, Estrata eta Albistur karrikakoak (25.era arte) Itturrunzubiko plazoletan.

Larunbatean 10;30ean, Albistur, Zarandia, Arretxea, Ote eta Pikuzelaiakoekin bilduko dira Biskantxeneko plazoletan; eta 12.00etan Beheko plaza, Plaza Zaharra, Plaza Berria eta Sumusa karrikakoekin plazan.

Igandean 10.30ean Bittirika karrikakoak, Bittiriko plazakoak eta Garaikomendiko bidekoak daude deituak Bittiriko plazan; eta 12.00etan Eltzeta, Arratzubi eta Martxanpaita karrikakoak Eltzetako plazan. - A.A.A.