- Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXXIV. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu atzo arratsaldean Berako Kultur Etxean. Guztira 59 lan entregatu dira. Sariei dagokienez, 10 urte arteko A mailan, lehen saria (50 euro) Lesakako Oier Arruabarrena Irurtzunek eskuratu du, Covid lanarengatik eta bigarren saria (30 euro) Berako Jon Arostegi Irazokik, Klima aldaketa lanarengatik. Kategoria honetan aipamen berezia jaso du Iruritako Ane Elizaintzin Larrek, Go!azen lanarekin.

11-14 urteko B mailan, lehen saria (100 euro) Arantzako Kattin Madariaga Apaolazak lortu du, Madariagatarrak bertsotan lanarekin eta bigarren saria (70 euro) Berako Beñat Iparragirre Gomezek Itsasoa lanarekin.

15 eta 18 urte artekoen C mailan, Lesakako Lide Fontan Igoak eskuratu du lehen saria (150 euro) Ligatzea Covid-19 garaian bertso-sortarekin eta bigarren saria (120 euro) Berako Ziortza Goia Mitxelenak Positibo lanarekin.

18 urtetik goitikoen maila nagusian, Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarrek lortu du 200 euroko lehen saria, Egia ur azalera bertso-sortarekin eta 150 euroko bigarren saria Lesakako Aitor Arotzena Albizurentzat izan da, Endara Bizirik lanarekin. Aipamen berezia jaso du Adrian Arruti Bernadet irundarraren Pantailaren bestaldea bertso-sortak.