Beti Gaztek, udalaren lagun-tzaz antolatutako VIII. ipuin lehiaketako sariak banatu zituen ortzegunean Harriondoan. Denera 101 ipuin aurkeztu dituzte zortzi eta hamabi urteko ikasleek. Hauek izan dira saridunak: Olaia Gajate Olaetxea eta Xune Iriarte Azpiroz (3. maila); Amets Lasa Perez eta Sofia Gheorghes Tonenka (4. maila); Maialen Ormaetxea Erro eta Aiora Goienetxe Zubieta (5. maila) eta Eneritz Iratzoki Portu eta Uxue Apeztegia Baneza (6. maila). Liburuak ere zozketu zituzten parte-hartzaile guztien artean.