elizondo - Uztailaren 24tik 28ra ospatuko diren Elizondoko Santio besten baitan, aurten ere ginkana antolatu du Elizondoko Herriak. Larunbatarekin, uztailaren 27an izanen da, 17.00etan hasita. 8 eta 15 urte bitarteko neska-mutikoek parte hartzen ahalko dute. Parte hartzeko asmoa duenak lehenagotik izena eman beharko du, uztailaren 18a baino lehen, Baztan Gozoki edota Kiliki dendetan.Baztan Ikastolako eta Elizondoko Eskola Publikoko gurasoek prestatuko dute ginkana. - F.A.G.