Euskal Herrian, 2018. urtean hasi zen proiektoa, era ekologikoan eta bertako mahatsarekin egiten dituzten ardoak dira beraien ezaugarriak. Kooperatibak antolatutako ardo festaz gain mahastizainen afaria burutu zuten ere bai. Arturo Villanueva Artega (Iruña, 1976) koordinatzailearekin hitzegiten jardungu dugu.

Salmenta: 

https://bibaardoak.eus/es/

Nola hasi zinen tokiko osagaien kultura lantzen?

2015. urtean ostaleritza lanetan nenbilen Ziburuko Mantemia ostatuko jatetxean, bertako frontoiko plazan kokatuta dagoena. Gure helburua tokiko ekoizleekin eta produktuarekin lan egitea zen. Eskaintzen genituen produktuak 150 kilometro itzul-ingurukoak izan behar ziren.

Nahiko erradikala zen kontzeptu hura ezta?

Horrela da bai, lan egiteko oso era erradikala zen, ardo ekologikoekin ere bai lanean hasi ginen. Produktu guztiak tokikoak ziren, baita ere olioa, eta arrautzak adibidez. Parisetik sukaldari lagun bat ekarri genuen, Sizliarra zena, baina noski limoirik gabe siziliarrek ez dakite sukaldatzen, beraz tirabira ugari izan genituen, eta bezeroak sukaldearen atzeko atetik limoia ekartzen zieten, jajaja, irrifarrak, izan ere Baiona inguruan badaude limoiondoak. 

Bertako edariren bat bazegoen?

Tabernan eskaintzen genuen garagardo artisauez gain, ardoak ekologikoak ziren ere bai. España, Frantzia eta Euskal Herritik lortzen genituen gehien bat. Astearte eta ostiralero sukaldariak Donibaneko merkatura joaten ziren, produktu hoberenak eskuratzeko asmoz. Orduan erabaki genuen 400 kilometro ematea gure eskeintzari. Horren ondorioz, Euskal Herriko produktuak ardatz gisa jarri genituen, orduan genuen eskaintza handitzen. Hor hasi ginen gaur egun bazkide direnak bilatzen. Harremanak zabaldu, eta bezeroekin gero eta gero ardo gehiago saltzen genituen. Asko furgoneta eta guzti etortzen ziren gure ardo kaxak eramatera, bezeroei aparkaleku batean geratzea esaten genien, izan ere logistika oso korapilatsua zen. 

Gaueko afaria Biba Ardo Azokan. Urre Argia Photographie

Hori izan zen Biba ardoak asteko ideaia…

Bai, beraz arazo logistikoak zirela medio eta mahastietan ardo ekologikoa produzitzearen alde lan egiten zutenak ikusita, gure proiektuari 180 graduko bira bat ematea pentsatu genuen. Izan ere gure inguruko bizilagunak ez ziren horretaz jabetzen eta nik ez nuen nahi gure jatetxerako ardoak edukitzea soilik. Euskal Herria osora saltzea bihurtu zen gure helburu nagusia. Donostiara etortzen nintzen eta ez nuen gure jatetxea bezalako adibiderik ikusten gipuzkoako hiriburuan eta 2016-2017 urteetan hasi ziren horrelako jatetxe gehiego irekitzen. 

Biba Ardoak kooperatiba hasi zenean Kilometrajea zen nagusietako bat ezta? 

kKilometrajearen ez hainbeste, baina bai tokiko produktuekin lan egitea. Gaur egun, jatetxean tokiko produktuak eskaintzea modan dagoen zerbait da. Jatetxe gehiegi daude, baina ez da inoiz gehiegizko gertuko produktuekin lan egiteko sistemarik.

Biba ardoa. Urre Argia Photographie

Sistema berritzailea zen orduan?

Lapurdin egonda nabaria zen jatetxe ekologiko eta naturalen booma. Parisen edo Katalunian ere bai kriston leherketa ekologikoa zegoen jatetxeetan, eta Euskal Herritik errazago iristen zen informazioa zen. Gainera guk ere bai baditugu lagunak mahastizainak, banatzaileak edo ostalariak direnak. Elementu guzti hauek mahai gainean izanda, mundu mailako mugimendu bat sortzea pentsatu genuen. Ardoak erarik garbi eta zintzoenean egitearen alde egiten duen mugimendu bat. Iraultza bat sortzen ari da Ardo industrian eta belaunaldi gazteak ardo ekologikoa edaten dute, munduko kultura guztietan. 

Lenengo pausoak nola izan ziren?

2019an hasi genituen lehen batzarrak eta etxez etxe hasi ginen laguntza eskean. Askok adierazten zuten urte asko zaramatela, eta ideiak ez zuela funtzionatzen. Gainera frustrazio handia zegoen, izan ere herritarrek ez zuten ulertzen nekazarien lana eta betiko mahastizainek gaizki begiratzen zuten, aldaketa baten alde zegoen nekazaria. Hori zen momentua, izan ere mundu mailak eta Euskal Herrian batez ere jendea oso jabetuta dago, produktu ekologikoak kontsumitzearekin. Pandemiaz geroztik, pausotxo txiki batzuk gehiago ema ditugu. Lapurdin ere bai mugimendu sendoa dago. Eta 2019.urtean Biba Ardoak mugimendua sortu zen, Euskal Herriko mahastizain ardogile txikien ardoa saltzeko kooperatiba modura. Oinarri eta baldintza batzuk jarri genituen, lehenengoa errespetua, besteekin ondo eramatea, bigarrena zure mahastiekin ardoa egitea eta hirugarrena etxalde txikiak izatea. 

Zer da etxalde txikikoa izatea? 

Mahastizain batek denbora gehiago pasatzen badu hegazkinean saltzeko, ardoa zaintzen baino, gure filosofiari begira zerbait gaizki doa.  

Adibidearen bat bai?

Paul Karrikaburuk Nafarroa Beheran hektarea baten jabe da, zonalde atlantiko menditsuan zailagoa da hektarea asko izatea. Llorens anaiak adibidez 35 hekatarea dituzte, baina lau dira eta Bargotan bizi dira. Han errazagoa da ardoa egitea. Hori da gure muga. Urtean erraz 180.000 botila egiten dituzte. Hortik aurrera zaila da, mahastizain batek bere ardoa zaintzea. Guretzat etxalde txikikoa izatea “giza neurrikoa” izatea da. 

Miramar jauregian egindako azoka. Urre Argia Photographie

Eta ekologiakoan izatea beste baldintza da?

Hortarako zihurtagilea izan behar du. Guretzat lege ekologikoa oso basikoa da, nahiz eta hego Euskal Herrian oso iraultzailea den. Gutxienez horrekin ziurtasuna ematen diogu gure bai bezero, bai nekazariei, gure etxean ez dela heritzoarekin zerikusia duen produkturik saltzen, ez dira ez pestiziden, ez eta sintetiko kimikorik erabiltzen. Baldintza Euskal Herrian kokatuta egotea da proiektua. Hau da, hemen kokatuta dauden mahastizainen lehenengo mugimendua. Kanpora begira, gure bezeroei zerbitzu bat ematen diegu, 17 etxalde, 100 ardo deitzen den proiektu batekin. Asko artzain txikiak dira, gaur gazta egiten egongo dira, bakarrik bihar etorri daitezke azokara. Beste batzuk erretegi txiki bat dute, mahasti batekin eta langile bat bajan daukatenez ezin dira etorri. 

Azkenean zenbat gerturatu zarete Biba ardoen azokara?

12 bat inguru. guztira bi egunetan 15 egon dira. 

Nolakoak dira egiten dituzuten ardoak? 

Mota guztietako egiten ditugu, txuria, klaretea, laranja… 

Zein motako mahatsekin lan egiten duzue?

Euskal Herrian dauden mahatsa guztiekin lan egiten dugu. Ez dakit orain justu, baina 30 mahatsa mota baino gehiagorekin lan egiten dugu. Ez dugu zerrendatu. Gehienak tempranillo eta garnatxa dira, Nafarroa Beherean badute izkiota handia eta txikia, Baztanen badute bordelesa beltza. Euskal Herri nahiz eta herrialde txikia izan, oso aberatsa da, izan ere alde Antlantikoa, Mediterraneoa, eta trantsizioakoa du. Ardo bat sortzeko, klima mota bat, eta zoru bat behar da. Gure lana eskuarte minimokoa da, hau da naturak ematen duenarekin lan egitea, baina asko ez aldatzea. Horrela sortzen da proiektua, Euskal Herriaren mapa irudikatzen dugu, eta bi helburuarekin sortzen dugu, bat gure aroen komertzilazioa eta banaketa egitea, eta hostalari eta publikoari eskaintza ematea, eta bigarrena Euskal Herriko kultura berria, bizia, sutsua, eta herrikoia sustatzea. Beste hamaika ekitaldi eta festa ditugu. 

Bezeroak nola ikusten du, zuen merkatua? 

2018-2019 urteetan hausnarketak egin genituen. Bagenekien krisia gertatzen ari zela, batez ere petroleoarekin ikusten zen. Uste genuen jendearen baldintza subjektiboak ere bai egongo direla. Lau urte hauetan erabat baieztatu da guk aurreikusi genuena, erantzuna oso ona izan da. Geroz eta jende gehiagok parte hartu du gure proiektuan. Gure frustrazioa da, gure giza baliabideak izanda ez dugula nahi adina, mugimendua Euskal Herri osora zabaltzeko. 

Euskal Jaurlaritzaren partetik laguntzak izaten dituzue? 

Bai, HAZIren bidez batez ere. Honekinen bidez ere bai. 

Basque Winesen parte bazarete? 

Bi gauza desberdinak dira, kooperatiba bat gara eta ezin gara sartu izan ere ekoizleei bideratutako proiektu bat da, baino batzuk barrua daude.

Pasio handia daukazu… 

Horregatik gaude hemen. 

Ardoak non eskuratu daitezke? 

Web Gunearen bidez.