Síguenos en redes sociales:

50 urteko jauzia

FUTBOLAK indar handia duenik ezin uka. Ez bakarrik kirola hizki handiz ulertuta futbolak bere baitan har-tzen duen espazioagatik edo maneiatzen dituen aurrekontu erraldoiengatik, baizik eta gu guztiongan eragiteko duen indarragatik: batez ere gure ikusmoldean. Futbolariek ere, bakarka hartuta, berenganatuta dute magnetismo hori. Gero eta gehiago ikusten ditugu publizitate spotetan. Komunikabideen jomuga dira eta komunikazio agentzien eta elkarte askotarikoen desio, beraien kausak bultza-tzeko. Ekipo edo klub bezala, ordea, atzean pentsatzeko eta agitzeko modu bat dago. Erabakiek entitatearen posizionamendua markatzen dute eta posizionamendu horretan asko dago zer garen esatetik. Balioetatik.

Futbolak edo euskal futbolak mugarri historiko bat baino gehiago utzi ditu izkiriatuta gure herriaren historian. 1975ean, Atotxan, Jose Angel Iribarrek eta Inaxio Kortabarriak ikurriña atera zutenekoa bezala. Eta aurreko astekoa izan da beste mugarri historiko horietako bat. San Mames futbol zelaian 48.121 pertsonek jarraitu zuten Athletic-eko emakumezkoen futbol partida. Bilboko katedrala ez da berez betetzen. Norbaitek Athletic-eko emakumezkoen taldea bultzatu egin behar zela esan zuen, jarraitzaileak behar zituela. Bilbok hori eta gehiago egin zezakeela. Berdin dio erronka, apustu edo handinahikeria gisa kudeatu zen kontua. Kontua da, atzetik, erabaki bat dagoela. Erabaki hori egia bihurtu dadin sekulako lana egin dela eta munduan emakumezko kirolariak ikustera hurbildu den jarraitzaile kopururik handienetakoa izatea lortu duela.

Bai. Athletic-ak lortu du aitzindari izatea. Argazki historikoa. Futbol zelaia jarraitzailez mukuru. Euskal gizarte osoari erakutsiz lehen mailako bi talde baditu, biek lor dezaketela futbol-zelaia goraino betetzea. Eta jarraitzaileak hunkitzea. Eta ondo pasatzea. Eta bai futbolariez eta, batez ere, klubaz harro egotea. Marka egitea. Berdintasunean. Fu-tbolak indar handia duenik ezin uka. Eta indarra tankera honetako kausak bultzatzeko erabiltzen denean, chapeau! 50 urte aurrera-tzen lagundu dio Athletic-ak euskal gizarteari.