man arreta izenari kolapsoa izan badela adierazten baitu, hala nola geologoak geologia edo etorkizunologoak etorkizuna izan badirela adierazten duten. Pablo Sevigne kolapsologoa da eta berriki liburu bat argitaratu du Raphaël Stevensekin batera non gainean dugun kolapsoaz mintzatzen baita. Colapsologia saioan kolapsoaren arrazoiak eta moduak aztertzen dira, baina ez da zalantzan jartzen kolapsoa bertan dugula. Munduko eliteek ongi dakiten bezala, bestalde. DouglasRushkoff irakasle-etorkizunologoa kontratatu zuten bost gizon zuri funts kudeatzaileek etorkizunaz galdekatzeko, baina, New Yorkeko unibertsitateko irakaslea ohartuko da benetan kolapsotik beren burua salba-tzeko jarraibideak jasotzeko kontratatu zutela.

Sevignek dio beti egon direla kolapsoak, baina oraingo honek ez duela ekarriko zibilazio baten gainbehera, baizik eta Lur osoarena. Liburuan duela bost urte iragarri zituenak, pandemiak, espezien gutxitzea, ekosistemen galera, aldaketa klimatikoa eta haren ondorioak, kultura eta hizkuntzen desagertzea, migrazioak, finantza globalen ahuldadea hemen daude, Ilustrazioaren Aurrerabidearen bertsio zuzendu eta hobetuan, ironikoki esateko. Eta ez du itxura onik.

"Garapen ekonomikoari muzin egiten badiogu (berezkoa hondamendi ekologiko gehiago ekidin nahi badugu), horrek, seguruen, kolapso ekonomiko, sozial eta politikoa ekarriko du". "Garapen jasangarria" bezalako kontzeptu mantrak saltzen dizkigutenean, gogoan izateko gogoeta da.

Sevignek ez du formula magikorik. Beldurra gainditu, harekin bizitzen ikasi eta ekimen kolektibo bilakatu errezeta orokor bezain zaila eskaintzen digu. Hori nola egin? Hor zegon koxka! Pandemiak erakutsi duen bezala, populazio zatiak sistematik at utzita? Badirudi ezetz. Amazonaseko oihanean mozten den basoaren galerak gugan ondoriorik ez duela pentsatuta? Ez eta ere. Edo Lur finituan hazkunde infinitua egokitzea badagoela sinetsita? Ez horratik. Esperantza eta adorea. Horixe baino ez dugula dio Sevignek. Hain gutxi. Hainbeste.