128 urte bete egin du atzo EAJk, apartako ibiladi baten hasiera ospatzeko eguna. Badira gogoratzea interesatzen ez zaienak baina, Europan, PSOE eta EAJ alderdi dekanoak direla egi hutsa da. Ea, nioena… 1895eko uztailak 31ean hasi zen dena. Egun hartatik hona EAJk egindako bidea luzea izan da, sarritan zaila, beti emankorra, helburu zehatz baten alde tresna bihurtuz: Euzkotarren Aberria, Euzkadi, eraikitzea. Zerbait izango luke urte luzez kalumniatua izan den Sabino Aranak bere lan politikoak eta asmatutako ikurrek, hala nola ikurriña edo Euzko Abendaren Ereserkia, denboran iraun badute eta mundu osoan euskaldun gisa irudikatzen bagaituzte. Sortu zuen alderdia gaur egun erakundeen buru eta gobernu-alderdia da eta, Espainiako politikaren erabakietan eragina behin eta berriz berritzen du. 1918az geroztik Madrilen gaude Gorte Nagusietako kide izanez, gure idealak eta proposamenak zintzoki defendatzen, politika egiten. Izan ere, EAJk beti jakin izan du behar zuen tokian egoten: 1923an Primo de Riveraren diktaduraren aurka, 1936an Altxamendu Loriatsuaren aurka ere, 1977an demokraziaren alde, 1981an estatu-kolpearen aurka, 1982an LOAPAren aurka eta abar luze bat. Une oro, Irujok zioen bezala, inoiz ez erasotzaileen parte izanda, aditzaile onari, hitz gutxi. Zera, Espainiako ultraeskuina geldiaraziz orain, konplexurik gabe. Estatuko politikan une kritikoren bat egon denean EAJ beti hor izan delako, hirritar guztion eta Euskadiren interesak zainduz. Ez dut uste gaur gorenean daudela dioten guztiek gauza bera esan dezaketenik, gure ibilbideak bermatzen gaitu: 128 urtean zehar ez gara inoiz ezkutatu, ezta arazoren bat saihestu. Beraz, kontuak oker etor zaikigunean, berdin dio zein momentutan edota arrazoigatik, hola aitortu behar da, autokritika zintzo egitea, erantzunkisunez, eta lanean jarraitzea.

Gure bidea garden eta irmoa delako, gure grina eta balioak ere bai. Indarkeriarik gabe, ahanzterik ez. Demokrazia eta askatasun osoaren alde. Harrotasunez, apaltasunez. Beti JELpean.