1968ko apirilaren 4an, Martin Luther King Memphisen tiroz hil zuten ostatuko balkoitik bere jendea agurtzen ari zela. Hona bere hainbat esaldi esanguratsu:

1 Gure bizitzaren amaiera garrantzia duten gauzei buruz isiltzen garen egunean hasten da.

2 Beti da egokia egoki dena egiteko.

3 Mundua bihar amaituko dela jakingo banu, gaur, oraindik zuhaitz bat landatuko nuke.

4 Ezin baduzu hegan egin, korri, ezin baduzu, ibili, ezin baduzu oinez, lau hanketara aurrera egin.

5 Ez naiz beltza, gizona naiz.

6 Mundu seguru eta bizigarri baten itxaropena justiziari, bakeari eta senidetasunera dedikatzen diren inkonformistengan datza.

7 Inoiz ez izan beldurrik ongia egiteko

8 Ekin lehen urratsari, berdin du bide osoa ez ikustea, eman zure lehen urratsa eta gainerako bidea agertuko da.

9 Maitasunaren aldeko apustua egitea erabaki dut, gorrotoa zama astunegia da jasateko.

10 Amets bat daukat, nire lau seme-alabak egunen batean biziko direla larruazaleko kolorearen arabera epaitzen ez diren nazio batean, beren izaeraren arabera baizik.

11 Desilusio mugatua onartu behar dugu, baina inoiz ez dugu itxaropen infinitua galdu behar.

12 Iluntasunak ezin du iluntasuna kanporatu: argiak bakarrik egin dezake hori, gorrotoak ezin du gorrotoa kanporatu: maitasunak bakarrik.

13 Benetako bakea ez da tentsiorik eza, justiziaren presentzia baizik.

14 Injustizia edonon justiziaren mehatxua da.

15 Ez didate minik egiten jende gaiztoen ekintzek, jende zintzoen axolagabetasunak baizik.

16 Amets bat daukat, amets bakarra, jarraitu ametsetan, askatasuna amestu, justizia amestu, berdintasuna amestu baina nahiago dut horiek amestu beharrik ez izatea.

17 Txoriak bezala hegan egiten ikasi dugu, arrainak bezala igeri egiten, baina ez dugu anai bezala bizitzeko arte soila ikasi.

18 Fedea lehen urratsa ematea da eskailera osoa ikusten ez duzunean ere.

Orain dela 56 urte tiroz hil zuten gizon beltz lider baten mezu eta gogoeta aberatsak ditugu. Irakurle estimatua, zure ustez zertan aurreratu dugu gizaki gisa?