NOA bilobaren ipuintxoarekin jarraitzen dut. “Eta konturatzen ginen olioa edo koipea zegoela lurrean. Eta erori egiten ginen. Eta mina hartzen genuen belaunetan, ipurdian, txorkatiletan eta esku edo besoetan. Gure Londreseko ilusioa pikutara. Negar asko egin nuen. Triste nengoen eta pixkat desilusionatua: Aitona ospitalean zegoen, hankan mina handia zuen belaun batea, eta. Gainera, gure ondoko baleteko beste talde bat guri tranpak egiten jarraitzen zuen egunoro.
Londreseko eguna iritsi zen. Baleteko lehiaketaren arduradunek konturatu ziren, txiripaz hori bai, baleteko beste taldeak tranpa oso handiak egiten zizkigutela aspalditik. Kamara batzuen bidez ikusi zieten baleteko beste taldekoei guri tranpak egiten. Deskalifikatu zituzten eta lehiaketatik kalera bota. Esan zieten kirola, kirola dela beti, beti, eta txintxo portatu behar dela, tranparik egin gabe. Guk gure balet saioa egin genuen Londresen, oso urduri egon ginen baina uste dut ondo egin genuela. Antzokiko argiak piztu egin zituztenean hor behean eserlekuetan eta laugarren lerroan ikusi egin nituen ama, amona eta ahizpa irribarrez eta txaloka. Aitona ez zegoen eta triste jarri nintzen. Eta halako batean entzun nuen oihu oso fuerte, han urruti, sarrerako atetik.
Aitona Joxe zen kojeatzen eta poliki ibiltzen. “Bravo, Zorionak talde eta Noa!” oihukatzen ozen. Makulua altxatu zuen.. Makulua gora. Iruditu zitzaidan negarrez ari zela, begietan malkoak zituen eta. Baina irribarrez zegoen. Nik ere eskua altxatu nion. Eta nik ere irribarrea egin nion. Aitona Joxe orain dela lau aste hil da gaixorik, konplikazioak izan ditu. Asko maite nuen. Aitonak hil aurretik esan zidan balet egiten jarraitzeko bizi osoan, saiatzeko entrenatzen, lagunen lagun ona izateko. Eta ez egiteko inoiz ez tranparik. Eta Baletean gutxiago. Esan zidan ikasteko irabazten eta galtzen. Beti irribarrea egiteko, pozik ala triste egon. Hortik aurrera balet egiten dudan bakoitzean aitona Joxe dut bihotzean eta irribarrea egiten dut. Irribarrea beti”.