Hamabostero Donostiako Amara Zaharreko auzoan tertulia edo solasaldi atsegin bat izaten dugu. Pozik hurbiltzen gara geure topagunera. Easo kaleko Maritxu tabernan elkar egiten dugu dozena bat lagun, emakume eta gizonak. Adin bertsukoak. Bakoitza bere amaren eta aitaren seme alabak. Urtebete daramagu tortilla pintxo bat eta ardotxo bi lagun ditugula hizketaldi edo mintzaldi goxoan. Nadia izeneko emakumea da taberna kudeatzen duena eta baita agindu ere, Ukraniar emakume errubia bat, baina euskarazko oinarrizko esamoldeak jakin, ongi, bezain ongi dakizki, ulertu eta erantzuten dizu. Urtebete bai.

Gaiak guztion artean erabakitzen ditugu, gaien arduradunak era geure artean zozketatzen. Aurrekoan, gaur egun euskal kirolei eman diegu buelta pare bat. Gaur egungo euskal kirolak antzinako lana, beharra edota ofizioetatik datozkigulakoan gaude, beste batzuk agian aisialdiak izan dira beti. Apustuak barne. Gizon eta emakumeak, gazte eta ez hain gazteak. Hala nola: Rabiosa, harri-jasotzaileak, sokatirak, txingak eta esne marmitak, harri zulaketa, lasto-fardelak jasotzea, segalariak, estropadak, euskal barraren jaurtiketa, kukaña deritzana, lokotx botatzea, pertsona, idi, asto eta zaldiek harriak arrastatzea, Ingude altxaerak, mendian korrika, pisuarekin (lehengo mugalariak eta kontrabandistak gogoan), pilota jokoa (hainbat modalitate barne), toka, igela, bolo-jokoa. Oilar, ahari- eta txakur-borrokak. Orga jokoa, trontza, aizkolariak, lasto altxatzea eta jaurtitzea.

Esan dezakegu, baiezta daiteke gaurko euskal kirolak bere garaitan lanarekin loturiko jardunaldiak zirela. Historiaren pasarteak, kulturako hainbat alor eta esparru, mitologiak ugariak unibertsoaren sorrera(k), kuantikoa e.a. izan dira, oraingoz geure solasaldi gaiak. Maritxu tabernan dagokion txarteltxoa jartzen dugu astelehenero ostegunekoa adieraziaz. Espontaneoak ere agertzen zaizkigu. Kuriositatea. Gonbidatua zaude irakurle estimatua. Ongi etorria zara, zazpi erdietan hasi, bederatzietan etxera. Tertuliak.