Mendebaldeko Sahara legez kanpo okupatutako lurraldea da, Marokok indakeriaz inbaditurik izan zen geroztik status quo lotsagarri batean ezarria. Indarkeriaz, bai, ze deituriko Martxa Berdea famatua –Marokoren aurkako Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Gortearen epai baten ondorioa– ez zen burutazio bat izan, baizik eta primeran landutako estrategia kriminal bat: bertan, hiru mila saharar inguru –gehienak adinduak, emakumeak eta haurrak– napalm-rekin bonbardaturik izan ziren hegazkintza marokoarrak, Um Draiga Saharako kanpamentuan lehenik eta Aljeriako erbestera bidean gero. 6 hilabete geroxago soilik, 1975ko azaroak 14an, Juan Carlos Borboikoa jarduneko estatuburu zela –Franco hilzorian bait zegoen– Madrilgo Hiruko Akordioak deiturikoak sinatu ziren, Mendebaldeko Sahara legez kontra lagatzea formalizatuz. Ordutik, sahararrak zigorturik daude Aljeriako Hamadan erbestuta bizitzera edo okupatutako Saharan Marokoko zapalketapean. Aurten 50 urteko infamia beteko dira, urrezko ezteiak. Batzuk ospakizunekin dagoeneko hasi direla dirudi... Madrilen, Ostegun Santuan, José Manuel Albares Atzerri ministroa eta Nasser Bourita Marokoko bere izenkidea agertu ziren Vianako Jauregian, Ministerioaren egoitzan, adierazpen instituzional bat egiteko. Galderarik gabe, jakina, baina espainiarraren jariotasun goresgarriarekin, Zorionak zuri abestea eta konfeti-kanoi bat airera botatzea besterik ez baitzitzaion falta izan, Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararako Marokoren autonomia-planari emandako babesa hotsandiz eta solemnitate osoz bermatuz. Nor engainatu nahian ari dira? Nazio Batuen ebazpenen eta Nazionarteko Zuzenbidearen aurkakoa ez ezik, gauzen egiaren kontrakoa ere baden alternatiba baten alde dago Espainia, nahita gainera. Izan ere, autonomia proposamen bat Saharako gatazka konpontzeko oinarririk serioena, errealistena eta sinesgarriena (sic) izan dadin, soilik erregimen demokratiko batek ematen duen bermea beharko litzateke. Maroko?
Sánchez eta bere koadrila… hau jendaila!