Azken egunotan letra handiekin idatzitako albistea, Bergoglio Aita Santuaren heriotza izan da. Bai gogor tristatzen nau ze orain eta beti arreta handiagoa eta proiekzio mediatiko askoz handiagoa eragin behrko luketen beste berri batzuk egunero gertatzen baitira. Bizi garen mundu zoroa hobeto joango litzaioke akaso, baina hau beste istorio bat da. Egia esan, orain, garai honetan, non bide guztiak Erromara doaz, asko gogoratu naiz nire amaz, izugarri gustokoa zituen berak deitzen zizkien intriga vatikanoarrak.
Tira, Vatikanoarekin eta segidako Aita Santu, izen handiko Kardinal, eta etxeko beste kontu batzuekin zerikusia zuten pila bat istorio gigratzekogai zen ene ama. Izan ere, gure familiarengandik oso hurbil zeuden bi pertsonak erantzukizun-karga izan zuten Egoitza Santuan: bate, ate barrukoa, intendentziaren egunerokotasunean -lehen mailako gobernari izatera iritsi zen gure Juncal, Irungo erlijiosoa- eta bestea, aldiz, lau haizetara, gure monsinore partikularra eta maitagarria, apaiza, legelaria eta poliglota sutsua, hamarkadetan Vatikanoko diplomatura gorenean zerbitzatu zuena.
Baina Vatikanoko intrigak nere etxeko eguneroko ogi mamitsua zirela nion. Luciani Aita Santuaren bat-bateko heriotza-33 eguneko aitasantutzak soilik- denetarik handiena, seguruenik. Esaten nizuen ere nire ama, irribarretsu, eguneta egunetan gure erretina erakartzen izan duten irudi guzti-guztien zain ikusten nuela, zer pentsatuko ote zuen galdezka.
Ba, sare sozial batean, bere burua agnostikotzat jotzen zuen neska gazte bati honako mezu hau entzun nion Francisco Aita Santuaren ondarea balioetsiz: Erakutsi dit fedea guzatasuna erakusteko era bat dela, mundua leku hobe eta inklusiboago bihurtzeko kapaza. Hori zen ere nire amaren fedea.
Baina aurkitutako beste mezu bat gehiago gustatuko litzaioke berari: Hurrengo Aita Santua Franciscoren hiletan egon da baina inork ez daki nor den. Egi santua. Era berean beste intriga vatikanoar bat hemendik gutxira argiturik.
Pater, ama... muxuk zerura.