Stephen W. Hawking begi bistan dut. Ba al zuen denborak hasierarik? Amaierarik? Eta nolakoa izango amaiera hori? Zergatik eta nola hasi zen dena? edo ez zen inoiz hasi? Nolakoak izan ziren Unibertsoaren lehen hiru minutuak? Infinitua al da? Mugak ditu? Zein da denboraren izaera? Hedatzen ari den unibertsoa kolapsatzen denean denborak atzera egiten du? Orduan, zergatik gogoratzen dugu iragana baina ez etorkizuna? Unibertsoa printzipiorik edo mugarik gabeko “continuum” bat izan al daiteke? Horrela balitz unibertsoa guztiz autonomoa izango litzateke eta ez luke hortik kanpoko ezer eragingo. Ez litzateke sortuko ez suntsituko, besterik gabe “izango” litzateke. Zer leku dago orduan Jainkoa deritzon sortzailearentzat? Zergatik existitzen da unibertsoa? Zergatik da horrela?
Zer zegoen Big-bang-aren lehen segundoaren aurretik? Zein esanahi du unibertsoak? Zer dakigu unibertsoari buruz? Bakarra al da? Non, noiz eta zergatik jaio zen? Zeintzuk dira mundua eta bizitza sortzen duen dantza geometriko konplexuaz dakiguna agerian uzten dituzten legeak? Erlatibitatearen teoria eta bere kosmosa, mekanika kuantikoa, eskala atomikoa eta nuklearra, enigmak, paradoxak, kontraesanak, infinitu eta txikia, eta ezagutzen dugun bizitza. Matematika, Fisika, Filosofia, bat al da? Galderak. Teoriak. Ziurgabetasunak. Inpotentziak. Stephen Hawking. Eta Jainkoa? Bere presentzia edo eza matematikarekin bateragarria da?, fisikarekin, filosofiarekin edo E=mc karratuarekin? Zergatik zegoen kaosa lehen eta orain ordena?. Zirraragarria, Stephen W. Hawking 2018ko martxoaren 14an hil zen eta 76 urte lehenago jaio Oxforden. Einstein eta besteak. Energiak materia sortzen du, eta bizitza, eta adimena, eta hausnarketa, eta nondik datorren, nolakoa den eta zergatik jakiteko jakin-mina. Bizitza sortzeko eta bere buruaz jabetzeko gaitasuna, gizakiaren ulermena. Munduaz, materiaz, eta bizitzaz ia ezer ezagutu edo ulertu gabe bizi gara. Ezta geure buruaz ere. E=MC karratura. Errealitatea zer da? Gu zer gara? Zer?