Aitortzen dut ez naizela gai iritzi zutabe apal batera eramateko Gazako zerrendatik iristen zaigun errealitate kolpe bakoitzean sentitzen dudan amorrua eta ezintasuna. Bada, duela egun pare bat irakurri nuen Iris Leal kazetari eta idazle israeldarraren artikulu batek errotik hunkitu ninduen, hain da horrela, hemen partekatu nahi baititut ezen haren gogoeta erdiragarriren batzuk.
“Holokaustotik bizirik atera den familia bateko bigarren belaunaldia naiz. Nire aita eta bere ahizpa Poloniatik Siberiara ihes egin zuten nere amonarekin, zeina han hil baitzen tifusaz. Hurrenez hurren sei eta zortzi urte zituzten bi umezurtz, Teheranen zehar daiatuz Palestinara ontziratu aurretik, azkenik Israelera iritsi ziren. Ez zuten inoiz bere haurtzaroko esperientziei buruz hitz egiten. Gaur egun, nire aita ihes eginez iritsi zen herrialde berak, Holokaustotik bizirik atera zirenentzat babesleku gisa sortutako estatu bat, haurrak eta haurtxoak gosez hiltzen ari da, eta laguntza humanitarioko kamio gutxien inguruan pilatzen diren zibil gosetien aurka tiro egitera soldaduak bultzatzen ari dira ere.
Herrialde hau sortu zenean, norbaitek esan izan balitz Israelgo Gobernuak berak Gazan gosea guerra-arma gisa nahita ezarriko zuen egun bat iritsiko zela, imajinaezina irudituko zitzaidan, hebreeraz esana balitz ere, atzerriko hizkuntza irudituko zitzaidake. Kontzentrazio-esparruak, zibilen hilketa masiboa, familia osoak deuseztatzea, gizatasun-eza… Beraz, ziurtasun mingarri berri bat onartu, eta horren arabera jokatu, behar dugu israeldarrok: biktima eta borreroa bereizten dituen lerroa zeharka daiteke. (…) Israel geldiarazi behar da. Munduak esku hartu behar du berehala.”
Hamas-en aurkako gerra benetako helburuaren zerbitzura koartada bat besterik ez da: Israel Handi mitikoa sortzea, bere lurraldea eta eragin-eremua behin betiko berregituratzea. AEB-ko babesarekin, jakina. Egin al daiteke zerbait sarraski hau geldiarazteko? Nork daki… Baina isiltasunak, era batera edo bestera, konplize egiten gaitu.