Aitortu behar dut Adimen Artifizialaren itsutasuna, zera, gure garai honetan denboraren neurria zehazten duen ‘gaur eta orain’-a, saihestezina bada ere, kezkatzen nauela. Antzinaro beste estimulu batzuei erantzuten zien, pentsakor eta patxadaz neurtzen zen, nolako inbidia... AA gure egunerokoan gero eta oldarkorrago sartzeak makineria eta astiak bizkortu ditu: gure galderak egiten jakin aurretik ere, badirudi erantzuten dizkigula. Izan ere, onar dezagun: AAk ez ditu soilik jokoaren arauak aldatu, jokoa bera oroar aldatu du. Horrek honako galdera hau egitera eramaten nau: uzten ari al diogu akaso gugatik pentsatzen? Kontua bat da laguntza tresna edo informazio iturri gisa duen balioa, hau da, bere potentzialaren erabilera arrazionala eta adimenduna, eta beste gauza ezberdin bat, desinformazio libre eta deliberatuari eta kontrolik ezari irekitako atea izan dadin ahalbidetzea. Eta egia bada ere algoritmoak, berez, ez direla etikoak ezta ez-etikoak ere, teknologia ez da inoiz neutrala izan, AAren etorrerak, garatzeke haren izugarri potentzialarekin, ez du bermatzen aurrerantzean ezberdina izango denik. Oraindik ere, diseinatzen, datuekin entrenatzen eta helburuak definitzen dituzten pertsonak direlako beren interesen edota alborapenen arabera, haien funtsionamendua eta garapen zehazten dituztenak. Eta ez da oker esatea, halaber, interes horiek ez datozela beti bat interes orokorrarekin. Baina ukaezina da AAren erabilera hain azkar orokortu izanaren arrazoi nagusietako bat, eman dezakeen onura ikugarri eta berehalakoa dela. Eta denok dakigun arren arrisku dituela, ezin diogu uko egitea. Arriskuak, hala nola opakutasuna erabakiak hartzean, genero-diskriminazioa edo beste mota batekoa, mendekotasun-sistemak sortzea, gure bizitza pribatuan sartzea edo delitu-helburuekin erabiltzea, besteak beste. Gardentasuna eta segurtasun juridikoaren babespean soilik minimiza daitezkeenak, hau da, ez bakarrik legezkotasunetik baizik eta, modu utziezinean, etikatik.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
