Mario Bennedeti (Mario Orlando Hardy Hamlet Brenno Bennedeti, Uruguay 1920-2009). Bai, Mario Bennedetiren olerki labur ederrenetako honen aurrean ditut begiak jarrita: “Hemen ez dago zaharrik”: Ez, hemen ez dago zaharrik. Iritsi zitzaigun arratsaldea baizik: Esperientziaz beteriko arratsaldea. Aholkuak emateko esperientzia. Hemen ez dago zaharrik. Arratsaldea besterik ez zitzaigun iritsi eta. Zaharra da itsasoa eta zorroztu egiten da. Zaharra da eguzkia, eta berotu egiten gaitu. Ilargia zaharra da eta argitu egiten gaitu. Zaharra da lurra eta bizia ematen digu. Zaharra da maitasuna eta adore ematen digu. Hemen ez dago zaharrik. Arratsaldea besterik ez zitzaigun iritsi. Jakintzaz betetako izakiak gara. Eskolan graduatuak. Bizitzaz eta denboraz.
Graduondokoa eman zigula. Bizitzaren zuhaitzera igo ginen. Bere fruituetatik onena mozten dugu. Fruitu horiek dira gure seme-alabak. Pazientziaz zaintzen dugula. Pazientzia hori amodioz itzultzen digu. Umeak izan ziren gizonak zaharrak izango dira. Goiza etorri eta arratsaldea etorriko da. Eta haiek ere aholkuak emango dituzte. Hemen ez dago zaharrik. Arratsaldea besterik ez zitzaigun iritsi. Gaztea: zure ibileran aurkitzen baduzu. Ibilera pausatuko izakiak. Begirada lasai eta samurrekoak. Azal zimurtsukoa, esku dardaratiekin. Ez izan ezjakinik, lagun iezaiezu. Babes itzazu. Emaiozu eskua, laguna. Zure laztana. Kontuan hartu egun batean. Zuri ere iritsiko zaizu arratsaldea. Bai, Mario Bennedetiren olerki labur ederrenetako honen aurrean ditut begiak jarrita. Adin bakoitzak bere literatura dakar. Mantso eta lasai, motel eta arretaz irakurri izan dut behin eta berriz olerki zoragarri hau. Eta ados nago, bai, hemen ez dago zaharrik. Ez. Zaharrik ez. Nire aita zenak, Inosenek, askotan esan ohi zidan burua eta gorputza ez zituela ongi koordinatuak, onartzen zuela hala beharrez, bizarra moztean eta ispilu aurrean bere 98 urteak benetakoak zirela, baina bere buruaren argazkia bestea zuela. Gazte joan zen aita Inosen mundu honetatik.