Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

José Manuel Bujanda

Beti Oinez

Fotos: Nafarroa Oinez 2025 en la ikastola Paz de Ziganda de Villava - AtarrabiaJavier Bergasa

156

Urriaren 19an, orain oso dela gutxi beraz, Nafarroa Oinez ospatu da, ospatu dugu, Villaba-Atarrabiako Paz Ziganda ikastolak antolatua hain zuzen. Edizio arrakastatsua, egun borobila. Milaka lagun elkartu ziren geure hizkuntzari babesa eskaini eta euskararen erabileraren alde, eta, aurtengoan, beste mezu berezi batekin: Bakearen aldeko aldarria. Ikastolen urteroko jaia bizikidetzaren, aniztasunaren eta elkartasunaren aldeko topaketa bihurtu zen, non hizkuntzak eta hezkuntzak bat egin zuten indarkeriaren aurkako aldarrikapen globalarekin. Euskal Herri osoko ordezkari instituzional eta sozialak elkartu ziren irekiera ekitaldian Atarrabian: UPNN, PSN, EHBildu, Geroa Bai eta ordezkariak bertan, baita ere Foru Parlamentuko presidentea, Unai Hualde, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen Lehendakariordea, Mikel Irujo Industri kontseilaria, Uxue Barkos senataria; alkate eta zinegotzi ugari: Mikel Oteiza (Atarrabia), Alfredo Arruiz (Uharte), Joseba Asiron (Iruña), Amaiur Guindo (Burlata), Patxi Vera Nafarroako Arartekoa e.a.oso luzea.

Eskerrik asko hunkigarria, olerki ederra: “Txoria izaten jakin dugu, hegoak ebakita ere, traba guztien gainetik, euskara guztion xede, elkarrekin jar dezagun, gainontzeko hizkuntzen pare, buruz bihotzez ta oinez, besteena bihurtu gure, baina ezinbestekoa dugu, ondokoen ur eta aire, mundu honetan bakarka, gu goroldiaren lore, jaso ditzagun zubiek, herrian mila kolore, partaidetza eta elkarlana, Atarrabiako ondare”. Eta nire uste apalean pena eta tristura bat, Maria Chivite Nafarroako Presidentearen hutsunea. Hutsune tamalgarria nire ustetan. Agian oraintsu oraindik, gezurra badirudi ere, batzuen batzuk ez dute normaltasunez bereganatu euskararen alde egon eta aldarrikatzea ez dela inoren kontra egotea, ez dela gazteleraren aurka egotea. Hain zaila al da hori horrela ulertzea? “Lingüae Vasconum Primitiae. Bernard Detxepare, Bordele 1545 gogoan. Irulegiko Eskua eta Zorionekuak, gogoan. Beti oinez. Gora Euskara. Gora Nafarroa Oinez. Beti Oinez.