Euskararen eguna. Adierazpenak. Euskararentzat aukera berriak zabalik daude. Zaindu, elikatu eta piztu egin behar da. Horregatik, unea da. Belaunaldi berrien artean euskararen transmisioa indartzeko unea. Euskararen ezagutza zabaltzeko unea. Pozetik, atxikimendutik, ilusioz eta emozio positiboetatik abiatuta, euskarari distira emateko. Eta euskara guztion hizkuntza bihurtzeko. Adierazpenak, horiek, eta beste dozena bat ere, euskarari lustre ateratzeko.

Gaur egun, alarma linguistiko galanta bizi dugun aroan, euskararen normalizazioa anormalizazio prozesuan dago, izan ere, euskara indarberritzeko emandako pausoak milaka izan ostean, atzeraka goazela ematen du. Euskararen aldeko olatuak, mugimenduak, uholdeak, asnasguneak, jauziak, arrera pausuak, baliabide eraginkorrak, indar-metaketak, eta herritarron borondate eta militantzia miragarriak ez omen dira nahikoak izan euskarak merezi duen estatusa, prestigio eta lidergoa erdiesteko. Atzoko manifestazioan haizatu zen bezala, erdalduntze makinaren engranajeak oso ondo olioztaturik dituzte botere faktikoek, eta horiexek ahalmen izugarria dute pairatzen ari garen mendekotasun linguistikoari jarraipena emateko.

Duela egun batzuk, Ekain de Olano politologoak hitz garbiz esan zituen hainbat egia. Sistemak zalantzan jartzen du euskara, eta bere isilpeko zapalkuntza burutzen du kosta lain kosta. Botere egiturek tentsioak sortzen ditu justifikatu behar dugun gure hizkuntzarekin, eta hala, autozentsuraren lehen sintomak sortzen dira. “Hizkuntza hegemonikoak ez du inoiz azalpenik behar. Erdaldunak pribilegiatu hutsak dira gure lurraldean; gu, ordea, marjinatuak”. Guk “gure hizkuntzaren defentsa egiten dugun bitartean, eurek pribilegioaren defentsa egiten dute, eta euskara bidegabekeria bat bezala aurkezten dute”. Berak zioen bezala, “euskararen erabilera ez da aukera libre bat, baizik eta menpekotasun politiko eta kulturalaren ondorio zuzena”.

Gu euskaldunok, bitartean, Korrikak haizatu duen leloarekin gaude: Euskara gara!

Gu euskara gara, eta bera gabe ez gara.