Bi urtez alemaniarrek Amsterdam okupatu eta errepresio antisemita gogorra jasan ondoren, jatorri judutarreko Edith eta Otto Frank senar-emazteek Anne eta Margot alabekin ezkutatzea erabaki dute, Ottoren (Atzeko Etxea) bulegoetarako ezkutuko eranskin batean. Itxialdi eta klandestinitateko bi urte luzetan, Anne Frank gazteak bere egunerokoa idazten du. Anne Frank Otto Frank-ek, holokaustotik bizirik atera zen familiako kide bakarrak, bere alabaren egunerokoa berreskuratu eta argitaratzea erabakitzen duenean, jatorrizko idazkien bertsio berri bat sortzen du, ezagutarazteko aukera ematen duena eta Bigarren Mundu Gerrako lekukotasun irakurrienetako bat bezala aitortzen duena. Bertsio horretan, neskaren esnatze eta egonezin sexuala, bere gorputzean izandako aldaketak eta amari egindako mespretxuzko iruzkinak zehazten dituzten pasarteak, besteak beste, ez dira agertzen. 1944ko abuztuaren lauan Anne eta bere familia Grüne Polkizeik atxilotu zituen. Irailaren bian Auschwitzera eraman zuten trenez.

1945eko otsailaren erdialdean Anne tifusak jota hil zen. Bi hilabete geroago, apirilaren erdialdean, kontzentrazio esparrua askatu zuten britainiarrek. Uztailean Anne hil zela baieztatu zuen Gurutze Gorriak, eta Otto Frank aitak alabaren egunerokoa berreskuratu eta argitaratzea erabaki zuen. 1957an Anne Frank Fundazioa sortu zen kulturen, erlijioen eta arrazen arteko harremana eta komunikazioa sustatzeko eta intolerantziaren, sektarismoaren eta arraza-bereizkeriaren, faxismoaren, nazismoaren, ultraeskuinaren eta negazionismoaren aurka egiteko. Liburu honen orriak gaztetan irakurri nituen, baita eskolan umetan ere. Egunotan berriro irakurri dut beste betaurreko eta kristal ezberdinekin. Aitortu behar dut oraingo honetan sakonki hunkitu naizela, eta arrazoi askorengatik. Garai zailak-gaurkoak. Asko afektatu dit bere irakurketak. Bere esaldi bi aukeratu ditut: “Oh, zergatik da hain ergela gizadia” eta “Ausardia eta konfiantza duenak, ez du inoiz amore emango miserian”. Agur, betirako ohore Anne.