Victor Andres Abarzuza Fontellas azaltzen dut:

1. Idazki honen bidez, gastu militarrei eginiko eragozpen fiskala dela eta, Departamenduak aurkeztutako kitapenaren proposamenari erantzun behar diot eta alegazioak aurkeztu. [2011/117812 - 001]

2. Lehengo alegazioa: 50 euro horiek Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez bideratuak izan dira eta, alde horretatik, normalean, beste bide batez, desgrabatu egiten duena, Chiapaseko haurrei dagokiena, kobratu nahi du Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak.

3. Bigarren alegazioa: Krisi garaian gaudela dio Gobernuak, eta, aldi berean, 23.115,03 miloi euro xahutzen ditu armadan edo armadaren inguruan [*]. 2009tik armagintzan bideratuak izan diren kontratuek 29.985,71 milioi euro kostatzen dituzte, oraindik indarrean daudenak. Gutxi balitz, 1.182,80 miloi euro I+G atalean zeuden aurreikusita 2010 urterako eta 231.889,89 euroko kostua du atal horren gastuak.

EF-2000 ehiza-hegazkin bakar batekin (Eurofighter), hau da, balio dituen 10.795,40 miloi euro horiekin, badago Hego, Erdi eta Ipar Ameriketako haur guztiak babesteko, jateko, janzteko eta eskolatzeko adina. Hala eta guztiz ere, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak erreklamatu egiten ditu 50 euro, Chiapaseko haurrei eman behar zaizkienak.

4.- Bakea eskubide unibertsala bada; Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak diru hori erreklamatzea ez da gizalegezkoa, ez da batere normala ere.

Hauek horrela, eskatzen dut:

1.- Bertan behera geratzeko aurkeztutako kitapenaren proposamena.