Berriki Sortzen Ikasbatuazeko partaide bat eta Mendigorriako ama bat Maximino Gómezekin, Euskarabideako zuzendariarekin alegia, bilera eduki genuen zonifikazioak sor-tzen dituen arazoak ezagutzeko eta horien aurrean neurriak hartzeko.

Harrigarria suertatu zitzaigun, lehenik eta behin, horrelako lan postu batean dagoen pertsonaren gaiarekiko ezagutza maila baxua. Ez zekien zein herri dauden inposatutako mugaz baztertuak, ez zekien publiko eta kontzertatuaren artean ezberdintzen, ez zekien garraioarentzako laguntzak ia erabat desagertuak zeudenik, ez zekien errepidean haurrak hil direla zonifikazioaren erruz, ez zekien jantokiarentzako laguntzarik ere ez zutela jasotzen, ez zekien DBH non ikasi behar duten, ez zekien ezer.

Baina lehenengo jarrerak harritu bagintuen ere, egoera azalduta hartutako jarrerak beldurtu gintuen. Segidan, eta behin egoera horri aurre egiteko ezer egiteko prest bazegoen galdetuta, bere erantzunak, modu txarrean beti ere, modu honetakoak izan ziren: Ez da nire ardura (Norena bada?), galdetu Mendigorriako herritarrei ea nahi duten (aurrean bat zuen), berak ez duela lege aldaketarik proposatuko(guk ezta ere, Noain zonalde "ez" euskaldunean dago eta euskarazko irakaskuntza du), bera soilik eta bakarrik errekurtsoak kudea-tzera mugatuko dela (bere soldata?), errebindikatzea tentsionatzea dela (eskubideak aldarrikatzea erabat zilegi da, Maxi), politizatzen genuela (eta euskara ikasten ez eta ikasten eta erabiltzen uzten ez dutenek zer ari dira egiten?) eta gehiengoak horrela nahi duela (Alemaniako gehiengoak ere judutarrak gas kameretara eta gero labeetara eramatearekin bat egiten zuen).

Bere esaldi aurrefabrikatu sorta bota eta gero, erantzutea ere ez zigun utzi eta alde egin behar izan genuen esandakoaz beldurtuta. Hau da euskararen sustapenaren alde egingo duen pertsona? Ez li-tzaiguke harrituko hemendik gutxira Euskarabideak Hallowen ospa-tzeko liburuxka argitaratzea, gehiengoak horrela nahiko balu, behintzat.