Gaur egun, arazo ekonomikoak direla eta, kontzientzia ekologikoa dela eta, edo beste hainbat faktorek eraginda, geroz eta jende gehiago dabil bizikletan egunerokoan.

Neu ere, duela urtebete hasi nin-tzen bizikleta astero erabiltzen, batez ere denbora aurrezteko. Astean bitan musika eskolara joateko txirrindula erabiltzen dut, baina, urtean zehar konturatu naiz Iruñeko bidegorria nahiko kaxkarra dela: estolda, putzu eta zuhaitzez betea, argiztapen urriz eta lotu gabeko hainbat kilometroz osatua. Askoren ustez, proiektua oso ondo gauzatzen ari da. Hala ote da benetan?

Iruñean barna bizikletaz aritzen garenok badakigu akats asko daudela hemengo bidegorrian. Arazoa da ziklistek ditugun beharrak ezagutzen ez dituztenek hartzen dituztela erabakiak honen inguruan.

Bidegorria gaizki diseinatua eta antolatua dago: hauetan, estoldak, putzuak, farolak eta zuhaitzak daude, baita autobus zerbitzuko geltokiak ere. Horregatik, jada Iruñeko jende asko konturatu da akats hauez eta Errores y horrores del carril bici en Pamplona web-gunea sortu dute. Bertan, edonork bidegorrian ikusi dituen akatsak aipa ditzake (argazkiekin batera).

Bidegorriak nahiko kaxkarrak dira orokorrean, baina egia da, Gobernuak dioen bezala, zenbait eremu oso ondo diseinatuak izan direla, Iruñeko Gotorlekuaren inguruneko ibilbidea, adibidez.

Hemengo bidegorria Donostiakoarekin konparatzen badugu, ez dugu kasik antzekotasunik aurkituko beraien artean. Donostian 1980. urtean sortu zen lehen bidegorria eta Iruñean aldiz, 2006. urtean. Gainera, Donostian askoz seriotasun handiagoz hartu zuten proiektua zenbait politika arrazoirengatik, eta hemen berriz, inoiz ez da seriotasunez hartu. Hau teorian islatua ager-tzen da zuzenean: teorikoki primerakoa izan beharko luke hemengo bizikleta-bideak, baina praktikan ez da betetzen eta, Donostian berriz, bai praktikan eta bai teorian proiektu bikaina da.

Aipatu bezala, txarto diseinatutako bidegorri honen ondorioz, duela hilabete batzuk 60 urteko emakume bat hil zen Iruñeko Gaiarre kaleko bizikleta-bidetik zihoanean. Zorte txarra izan zuela aitortu beharra dago, baina, hala ere, honelako istripu bat ekidin zitekeen ondo diseinatua egongo balitz. Kasu honetan, bidegorriaren alboan aparkatuta zeuden autoetako batek atea ireki zuen eta emakumeak, hau saihestu nahian, eskulekua biratu ondoren txirrindularen kontrola galdu zuen eta erori zen, lurra buruaz joz. Aste bat pasata hil zen ospitalean. Auto horiek bidegorriaren alboan aparkatzeko eskubiderik izango ez balute, zoritxarreko istripu hau saihestuko zatekeen. Zenbat jende hil behar da Nafar Gobernua neurriak hartzen hasteko?

Beraz, Iruñean bidegorria izan badugu, baina bazter eta inguru askotan ez dago ondo diseinatua eta egoera hau hobetzeko, Gobernuak gogor eutsi beharko lioke proiektuari eta hainbat neurri hartu beharko lituzke guztion hobe beharrez.