Asteburu guztietan egunkaria erosi eta irakurtzen dut. Astean zehar on line irakurri ohi dut. Uste dut egunkari honek euskara defendatu eta susta- tzen duela, horregatik, negargarria iruditzen zait atera duzuen 2021eko egutegian euskarari eman diozuen tratamendua; izan ere, gaztelerarekin konparatuta, bestelako letra mota aukeratu baituzue euskerarentzat, askoz okerrago ikusten dena. Hori zergatik? Zergatik ikusi behar da okerrago euskara? UPNk jokabide bera erabili zuen Nafarroako gobernuan egon zen bitartean. Espero dut datorren urtean hau ez gertatzea eta bi hizkuntzek letra mota bera izatea. Nire asmoa ez da eskutitz hau argitaratzea, baizik eta zuei, egunkariko arduradunei, nire kexa jakinaraztea.