Síguenos en redes sociales:

Exkerra

Nabarristen hertsikeria kolore bakarraren aitzinean, Nafarroapluralaren ikurra atera zuen Nafarroa Baik 2004ko hauteskundeorokorretan. Aniztasunaren aldeko aldarri hori, sor-marka ezezik, boto-biderkatzaile gertatu zitzaion 2007ko udal eta foruhauteskundeetan. Bertze biderik ez zuen lau alderdi ezberdineketa hamaika norbanakok -nor bere ukuiluko- osaturiko koalizioak:troskista ohietatik demokrata-kristau ez dakit ohi edo jardunekoetara,tartean leninista ohiak eta ez hain ohiak eta sozial-demokratak-edodirela. Gero, jakina, komeriak izan dira hain espektro zabalekojendea proiektu batean elkartzeko tenorean. Ulertzekoa da hainbatkonturen gainean Matematikan "izendatzaile komun txikiena" erratenden hori ateratzeko zailtasuna. Azpiegitura baten ezarpeneanbatzuek txikizio ekologikoa eta bertzeek garraioa hobetzeko aukeraikusten dutenean, alferrik bilatuko dira erdibideak, gauzak leuntzerasaiatuagatik ere. Bertze gi anitzetan, berriz, ez du ematen hainnekeza zure aldeko botoa eman duten sektore guztien gustua egiteak,norberaren ideologiari traizio handirik egin gabe. Hala ustenuen, behintzat. Duela zenbait egun, Nafarroa Baik Burlatan duenzinegotzi batek, Aralarkoa bera, nahiago izan zuen abstenitu,aurtengo Nafarroa Oinezendako diru laguntzari bidea eman baino.Ikastolen aldeko besta ekimen "pribatua" baita, hari sostengurikezin eman "ezkerreko" izanik. EAEko ordezkariak berdin jokatuzuen, baina horrek jada inor ez zuen harritu. Ez dakit delakoaralarkidearen balentria kontu bakana den, edo bere alderdiarendoktrinaren adierazle. Hala balitz, are kezkagarriagoa litzatekeideologiaren agerpen sektario eta karikaturesko hori, ezkerraexker bilakatzen duena. Torpedoa, Paz Ziganda ikastola kaltetuez ezik, koalizioaren muinaren kontrakoa da. Nola mintzatukoda Nafarroako pluraltasunaz euskaltzaletasun pluralari usainahartzeko gai ez dena?