Azido sulfurikoa
Urteberri on, amona! Famatu zuten Donostiako Zinemaldian, famatukritikak eta han-hemengo blogek. Bagenuen ikusteko jakin-mina.Eta aldi berean beldurra, zapuzturik edo, hoberenean, erdizkaaserik ateratzeko ote ginen. Behingoz huts egin digu gure ezkortasunkronikoak. Basatia, heavya, azido sulfurikoa da Telmo Esnal zuzendarizarauztarrak film honetan zahartzaroari eta familia harremaneiegiten dien begiratua. Ordubete eta hiru ordu laurden irautendu; 107 minutu, guztira, erdiak irriz eta bertze erdiak izu batean,denak begia pantailatik kendu gabe egoteko modukoak. Erraza daerrezeta. Euskarazko film batean inoiz ikusi den gidoirik landuenadu Urteberri on, amona!-k. Eta gidoirik landuenarekin batera,interpretaziorik sendoena -protagonista nagusi guztiena-, errealizaziorikduinena, argazkirik ederrena, erritmorik azkarrena, zuzendaritzariktrebeena. Euskal zinemagintzan anitzetan ikusi nahi eta hainbertzetanikusi ez dugun guztia dago pelikula honetan. Pozik egon behargenuke, harro. Hala ere, ez dakit pozik eta harro egoteko arrazoirikdugun. Ideiarik ez dut zenbat jende ikusten ari den Gipuzkoan.Zenbat Bizkaian edo Araban. Iruñean, duela hamabi egun egin zenestreinaldia, zuzendaria eta Nagore Aranburu an-tzezlea bertangenituela. Gure hiriburuan, astebetez ikusi izan da modu "normalizatuan",arratsaldeko ohiko hiru emanaldietan. Joan den asteburuan, berriz,ordu bakarrean eskaintzen zen, eta ez hain zuzen ere ikusle gehienbiltzen dutenetarik. Erran gabe doa zinema-aretoen arduradunekez dutela horrela jokatzen txartelen salmenta agortzen dutenfilmekin. Aztia izan gabe ere aurreikus daiteke: astebete bainolehen desagertuko da Urteberri on, amona! hemengo pantailetatik,lehenago bertze euskal film batzuek desagertu diren bezain isileta oharkabean. Ez dugu Nafarroako Gobernuaren beharrik geureburuari harrika emateko.