Diskurtso berria, irmotasun zaharra
2011 hil-urren honi errepasoa egiten zaionean, Raxoi lehendakaribilakatu zenekoa izanen dute gogoan Espainian; euroaren krisialdia,Europan; arabiar herrietako matxinadak, munduan. ETAk bere ibilaldiabaratu zuenekoaz oroituko gara, dudarik ez, Euskal Herrian. Politikarenantzerkitik erabakiguneen sukaldeetara dagoen arrakala kontuanizanda, ezin jakin benetan zer espero zuten ziaboga posible egindutenek. Beharbada dena gertatzen ari da isilpeko bileretan bakarbatzuek hitzartu duten gidoiaren arabera. Kontrara, gerta litekegidoirik batere ez izatea eta denak inprobisatzen aritzea. Ezkerabertzalea, bere diskurtso berria, keinuz betea hainbertze urtetanetsai izan dituen guztien aldera. Eta Espainian agintea dutenak,beren irmotasun zaharra, gero eta gehiago keinu hutsa baizikez dirudiena azken hamarkadatan zurkaiztu duten botere faktikoeibegira. Ordezkari politikoengandik oinezko arruntengana jauziegitean, berriz, mota guztietako jarrerak ikusten ditugu, aldebatean nahiz bertzean. Bada denbora joanen mina duena, karrikannahiz sarean ohartzen garenez. Eta bada halako minik izan gabe,denbora berrietan bere burua kokatzeko arazoak dituena. Nolabait,denoi gertatzen ari zaigu hori. Odolez eta ergelkeriaz zerritutakourte hauek zauri eta inertzia zikin gehiegi utzi dituzte gu guztiongan.Urteak beharko ditugu horiek guztiak alde batera uzteko. Bortizkeriarenondorio politikoekin gauza bera gertatuko da. ETAk armak isiltzearekinmarkagailua ez da zeroaren marrara itzuli. Erorikoa gelditu baizikez da egin. Erakunde armatuaren galgarik gabe, gure politikarienabileziaren baitan izanen da, hein handi batean, hemendik aitzinagoiti egitea. Pazientzia beharko da; pazientzia beharko, bereziki,garai berriena metafora gisa ulertu gabe haien berehalakotasunazsinetsi dutenek. Nolanahi ere, aspaldiko partez, berri pozgarribat utzi digu ahitzen ari den urteak. Agian 2011 bezain gogoangarriizanen da 2012a.