Euskadi bat nahi dut, non kidetza-sentimendu desberdinak elkarrekin abegikor biziko diren, guztion artean eraikitako herrialde-proiektu bat partekatuz, non herritarren borondatea bizikidetzarako oinarri eta akordio zabalak erronkei aurre egiteko baliagarriak diren. Egunoro lantzen eta irabazten dena. Izan nahi duguna lortuko duguna, kontraesan eta desadostasunak barne, elkarrekiko harremanen eta interdependentzien apustu irekian. Uste dut politikaren azken helburua pertsona dela, politikan sinesten dut herritarraren duintasunari, ongizateari eta funtsezko askatasunei balio izaten dien neurrian. Behingoz bizikidetza normalizatuko duen eta etorkizun politiko partekatua bermatuko duen eszenatoki baten eraikuntza eraginkortasunez kudeatzen duen gizarteaz fidatzen naiz. Ezinbestekoa zaigu irakurketa kritiko bat egitea, ezin baitugu minatik eta akatsetatik ez ikasi. Funtsezkoa indarkeria edozein irakurketa epikotik biluztea. Beti berretsi beharko uste osoa dugula indarkeriak mina besterik ez duela ondoko, hilgarria dela, ezer positiborik eraikitzeko ez duela balio. Elkarrekiko leialtasun demokratikoa eskatuko zaie soilik euskaldun izan nahi duten euskaldunei eta baita espainiar eta/edo beste identitate anitz izan nahi dutenei ere. Erabaki asketik abiatuta, aurrera egitea desio dut, eta, horretarako, bihotz on eta esku zintzo luzeekin jokatzeko arauak errespetatzea desio. Sinesten dut akordioaren bila aritzea, zaila izan arren, beharrezkoa dela, ez ahulezia edo traizio salaketa makurra gisa. Ez dut sinesten bide politiko itsu eta makurrez, liskar antzuan izan ezik inora ez doaz eta. Ezin fidatu muturreko su politikoez, ezta marra gorriez ere, salbu eta sektario aurre egiteko ezik.

Euskadi euskal nazioa da, gurea, auzolanean eraikitzen ari garen aberria, nazio gehiago eta hobeagoa egitea desioan. Sinesten dut, irrikan, naturaltasunez onartuko dela euskal abertzaletasunak euskal gizartearen maila zabaleko borondate legitimo eta demokratikoari erantzuten diola. Jarraituko du.