ure heroia ez daEguberrizalea. Izan zen noizbait, baina utzi zion. Ez zen goizetik arrats Eguberriez gozatzetik gelditu. Pixkana-pixkana bilakatu zitzaizkion neketsu eta astun. Gure heroiak familia maite du. Lagunak ere bai. Orobat jatea eta edatea. Baita opariak egitea eta hartzea ere. Neurriz, ordea. Hainbat urtez, haren ametsik beroenetan, Iruñetik desagertzen zen abenduaren 22an eta urtarrilaren bigarren astean itzultzen, udal zerbi-tzuak kaleko argiak erretiratu eta gero. Noiz edo behin piper tikiren bat egiteko moldatu izan da, baina ez berak behar bezainbatekoa. Ez da hain erraza data hauei ihes egitea. Ezta Olentzerori ere. Gure heroia noizbait ikazkin tripaundiaren zalea izan bazen,aspaldi hoztu zitzaion harenganako gogoa. Etxeko haurrak haur izatetik geldi-tzearekin gertatuko zen hori. Umearen begiek kutsatu ezean, magia auzoan du, haren ikuspegitik, euskal opari-banatzaileak. Errandako guztietatik ondoriozta daitekeenez, gure heroiaren etxean sos guti xahutu duteazken urteetan Eguberrietako apaingarrietan. Ez argi, ez arbola, ez deus. Gaur, ordea, hiru lagun bi gizonezko eta emakume bat , dotore samar jantziak, ikusi ditu Karlos III.eko farmazia bati begira, haserre. "Nola daiteke?", batek, ozenki. "Ez dute lotsarik" bertze batek, doinu berean. "Ikusten dudan aldiro txarrean jartzen naiz", hirugarrenak, are gorago. Hirukotea urruntzen hasi denean,jakin-minak bulkaturik, saltokiko erakusleihora hurbildu da gure heroia. Hor, bazter batean, Olentzeroren irudi ttiki bat. "Izan ere, Erregeak dauden tokian€" aditu dio hirukoteko emaztekiari, hirurek izkina irauli baino lehen.Ez da haien ondotik abiatu bereak eta asto beltzarenak erratera, lehen oldarrean gogoratu bazaio ere. Ez da karrikan haiekin lotu. Gaur arratsaldean, Olentzero handi bat erosiko du eta etxeko balkoian zintzilikatuko du gure heroiak. Aspaldiko partez.