adago esan duenik konkordiaren edo bakegintzaren izenean ezin direla kar-tzelatik libre utzi Kataluniako preso politikoak, ez dutelako barkamenik eskatu eta, hitz egin duten bakoitzean, lehengoan jarraitzeko asmoa erakusten dutelako.

Historia luzea du indultuak Europan. Espainiako estatuan figura juridiko hori 1870an ezarri zen eta lege berau da, aldaketa ñimiño batzuekin, egun indarrean dagoena. Estatuak zigorra barkatzen dio errundun bati indultuaren bidez baina aurrekari penalek iraun egiten dute. Zigorra da bakartzen dena, beti ere epai finkoaren ostean.

Amnistia desberdina da. Tresna juridiko honek moztu egiten ditu ordura arteko delituak eta ondorioak; horrela, aurretiko jardun kriminalen erantzukizun juridikoak ezabatuta geratzen dira. Talde oso bati loturiko delituak ezabatu daitezke eta ez bakarrik kasuz kasuko zigorrak. Uler-tzekoa da Kataluniako gobernuak zergatik aldarrikatzen duen amnistia eta ez indultua.

Joan gaitezen orain beste aldera. Espainiako Gobernuak ez du urrunetik ere aurreikusten amnistiaren aukerarik; bai ostera, zailtasunez bada ere, indultuarena. Ez ditu denak lagunak, ez etxean eta ez kanpoan. Sanchez presidentearen jarrera "ulertzen" dutenen artean ere, asko dira alperrekotzat jotzen dutenak sekulako kostu politikoa izango omen duen urrats hori, Kataluniako soberania-zaleek ez diotenean "esker onez" erantzungo.

Baina zein beste aukera du Espainiako gobernuak? Gatazka usteltzeen uztea edo gaiztotzen laguntzea da gobernu demokratiko serio baten eginkizuna? Ez dirudi. Mendetako konfrontazio politiko honen azken urteek ez dute erakusten besterik elkarrizketari bidea ematea baizik. Auzi politiko demokratikoak konpontzeko, hi-tza eta jardun politikoa dira bideak. Elkarrizketatik negoziaziora eta handik adostasunetara iristea da bilatu behar dena, alde guztiek zati bana hurrengorako utziz, alde guztiek irabazteko. Eta horretarako, gaur preso daudenak elkarrizketa mahaietan egon behar dute, besteekin batera.