rrusiarrak harro daude errusiar izateaz. Halaxe agerrarazten diote munduari aukera daukaten bakoitzean. Aukera horiek, hala ere, aurrez oso ondo neurtuta eta landuta daude. Kirola da horietako bat. Kirola, berez, bada elkar neurtzeko eta nork bere indarrak azaleratzeko bidea. Kirol lehiaketek herrialdearen mugak gainditzen dituztenean, ordea, herrien arteko norgehiagoka eroan bilakatzen dira eta nagusitasuna emaitzen bidez adierazten.

Harrotasuna eta pertenentzia sentimendua ere, aitzitik, bada nagusitasun hori erakusteko beste elementu bat eta Errusia, esparru horretan ere, iaioa da bere dohainak erakusten.

Jakina da aurtengo Olinpiar Jokoetan Errusiak ez duela herri bezala parte hartzerik, ezin duela Errusiako banderarik aireratu eta urrezko dominak eskuratuz gero, ezin duela Errusiako himnorik erabili (aurreko urteetako doping arazoengatik jasandako zigorragatik).

Errusiako Batzorde Olinpikoak, ordea, bere kirolariak ordezkatuko dituen himnotzat Txaikovskiren lehen piano kontzertuaren hasiera proposatu du. Handitasuna eraku- sten duen musika, batzuentzat. Errusiarren izaeraren ispilu, beste askorentzat. Kritikoek ez dute alderik aurkitu Errusiako himnoaren eta Txaikovskiren piano kontzertuaren artean. Eta kirolariek hunkitzen darraite.

Hori gutxi ez izanik, gimnasia erritmikoaren jarraitzaileek badakite, jada, podiumerako aurkezten diren gimnasten ariketek ze musika eramango duten eta aukeraren zergatiak. Musika ez baita nolanahiko elementua gimnasia erritmikoan. Gimnastari eta ariketari egokitzeaz gain, Errusiako gimnasia erritmikoak Errusiako musikaren erabilerari ematen dion garrantzia azpimarratu nahi baitu. Herritartasuna, alegia. Kanpaina erraldoia da sareetan jarraitzen ari garena, kirolariek euren nagusitasuna erakusteko erabiliko duten musikaren inguruan. Horretaz gain, sekretua omen da baita ere, gimnasta horiek jantziko dituzten mailloten diseinua, munduari errusiarrak direla erakusteko apaindu dituztenak. Adi, bada, Averina ahizpen emai- tzei eta, batez ere, jantziko dituzten maillotei eta erabiliko duten musikari.

Bada herritartasuna erakusteko beste modu bat.