uela urtebete pasata, Juana Perea Plata hil zuten Nuquin, Kolonbiako Ozeano Bareko iparraldean. Hurbiletik ukitu gintuen, Andrés Perea Gallaga aitona izan bai-tzen Eusko Jaurlaritzak Kolonbian izan zuen lehen ordezkaria. Juana ingurumenaren defentsarekin konprometitutako emakumea zen, bere komunitatean sustraituta eta ahoan lekarrik gabekoa. Bere izena Kolonbian joan den urteko eraildako gizarte-liderren zerrendan -145 guztira- jadanik ba dago. Eta estreinatu berri den 2022. urtea ankerkeria berdinarekin hasi da, dagoeneko 6 dira eraildako ekintzaileak. Azkena, duela astebete, Luz Marina Arteaga Henao doktorea izan zen. Egun batzuk desagertuta egon ondoren, haren gorpua Meta ibaian, Kolonbiako Orinokian, aurkitu zuten. Komunitate indigenen eta nekazarien aldeko borrokagatik eta ingurumen-eskubideengatik nazioartean ezagututa, lidergo agerikoenetako bat zuen Luz Marinak eta, ondorioz, FARC-eko talde paramilitarren eta disidenteen itua zen, tokiko agintarien gelditasunaren eta ezaxolakeriaren aurrean hiltzeko mehatxupean biziz. Bere kasuan, Justizia Gorte Gorenak eta Konstituzio Gorteak komunitate indigenen eskubideen alde -historikoki okupatzen dituzten lurrak itzultzeko aginduz- emandako epaiak betetzea eskatzeagatik, ulertezina... Kolonbiako eremuaren %30 a. Amazoniako oihanez beterik dago, babesa behar den habitat naturala, ba honen aurrean, erakundeen utzikeria lotsagabea da. Urteak eta urteak daramatza Kolonbiak munduko gizarte eta ingurumen arloko aktibisten heriotza gehienak biltzen, xehetasun adiezgarri eta nabarmegarri batekin: haien arteko gehienak emakumeak dira. Dena den, Kolonbiako estatistiken eta zenbakien hoztasuna alde batera utzita, horra hor beste errealitateak ere: Brasil, El Salvador, Filipinak, Nikaragua, Guatemala, Honduras, Mexiko, Venezuela... Izugarrikeria bera, faktura bera: heriotza.

Hau esanda, hurbiletik ukitu ala ez, egiazki jasanezina dena ez da bertako kriminalen zigorgabetasuna baizik eta gizaki gainerakoen axolagabekeria. Jasanezina, bai.