Zirrikituetatik begira

Ez dago beste gairik

04.03.2022 | 00:40
Ez dago beste gairik

ukranian gertatzen ari den zarrazkiaz eta erantzunen garrantziaz jabetuta ere, nire lehen asmoa zen beste kontu batzuei ekitea. Izan ere, asko dira aditu eta arituak Europako herrialde horri egiten ari zaion eraso militar bortitzak dituen alderdiak aztertzen dabiltzanak, asko diren bezalaxe egoera larri honek dakarzkigun ikasgaiak.

Pentsatzen hasita, badira lerro batzuk baino gehiago mereziko lituzketen beste gaiak ere; bi bakarrik aipatzearren, justizia espainiarrak Juan Carlos Borboikoari konturik ez hartzeko erabakia edo Alberto Nuñez Feijook Espainiako Alderdi Popularreko presidente izateko adierazi duen borondate irmoa. Biak ala biak dituzte atxikita aurrekari eta eranskin interesgarriak.

Baina beste baterako beharko dute gaiok, gogotik kendu ezin dugun genozidioa baita lehena. Duela astebete, Errusiaren oldarraldia hasi berri zela lerro hauetara nekarren artikuluari halaxe ematen nion amaiera: Europa .... kultura askoren arragoa da. Baina batasun politiko demokratikoa ez da ageri. Orain arte bizi izan ditugun guda odoltsu eta gordinenak Europan sortu dira. Ez al dugu ikasiko?

Aitortu behar da egun gutxitan ikusi dugula Europar Batasunaren erantzun bateratu eta ausarta; eztrapozuka bada ere, ikasten goazela elkarlanak ematen digun indarraren dimentsio biderka-tzailea. Badakigu, baita ere, Errusian aurkari politikoak inolako eskrupulurik gabe erasotu edota plutonioz pozoin-tzera ailegatu den Valdimir Putinen amets inperialista odoltsua ez dela birtuala, gizateriaren aurkako krimena baizik.

Gizarte zibil demokratikoari egindako eraso militarraren erantzun erresistenteak ezinbestekoa du inguruko herrialdeen babes eraginkorra. Auzokoen berba egokiez jantzitako indiferentziak erasotuan sortzen duen etsipenaz gain, ahuldu egiten du mundu osoaren gihar demokratikoa. Herenegun Espainiako Gorteetan egin ziren agerraldi historikoak–halakoxea baita egoera– entzuteko aukerak erakutsi dit badirela hitz hutsak ets konpromisozko lezioak.

noticias de noticiasdenavarra