Ostegunean emandako Eneko Villegas Amezketaren, Atarrabiako gaztearen, atxikoleta dela eta Atarrabiako Gazte Kontseilua AGK-CJV eta Gaztelekuko langileek hauxe adierazi nahi dugu:
1) Azpimarratu Enekok urte hauetan herriko gazteen alde egindako lan guztia, lan egiten gazteok gure gunea kudeatu ahal izateko. Bere parte hartzea gazteei zuzendutako iharduera eta zerbitzu ezberdinen antolakuntzan. Bere eguneroko parte hartzea herriari dagokion gazte politikan, AGK-CJV-ren sorketan emandako laguntza eta gazte politika partaideago bat lortuz.
2) Enekoren eskubideak errespetatzea eskatzen dugu, bai pertsona bezala bai atxilotu bezala, bere atxiloketa irauten duen bitartean.
3) Gure sostengurik zintzoena eman Enekoren familia, lagun eta bikoteari.
Bukatzeko, zurekin ahalik eta laisterren berriro egotea espero dugu, Eneko, herri honen gazteriaren alde lan egiten jarraitzeko, zure herria, Atarrabia.