Zizurkildarra da Oizeder Mayo. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta ikasketak bukatu eta Madrilera joan zen lokuzioa ikastera. Tolosaldea telebistan aurkezle lanak egin zituen, Gipuzkoako Gurutze Gorriko komunikazio arduradun bezala aritu zen eta Donostia irratian ibili, ostean. 2014an Mayo Gaztea Irratian hasi zen esatari bezala. Egun, Top Gaztea saioko aurkezlea da eta 2020tik ETB2ko “El Conquis” saioko sare sozialetan edukiak sortu eta kudeatzen ditu. Horrez gain, asteazkenetan saioko debatean DJ lanetan ibiltzen da kazetaria.

Oizeder Mayoren kultur gomendioak

Abesti bat: ‘Honainoko Ibilbidea’ (The Icer Company) edo ‘Antzerkia’ (Habi)

Musika talde bat: HABI taldea

Liburu bat: Karmele Jaioren ‘Ez naiz ni’

Antzezlan bat: ‘La Bretxa Musikala’ eta ‘Erresuma Kingdom’

Telesail bat: ‘Intimidad’ (Netflix)

Kultur espazio bat: SAHRIJAI. Villabonako Aljibean hilabeteko lehen ostiraletan euskal taldeen kontzertuak antolatzen dituzte. Aukera bikaina da herri txikietan euskal musika eta euskal talde berriak bultzatzeko