Alazne Etxeberria
Alazne Etxeberria (Donostia, 1979) aktorea, komikoa eta gidoilaria da. Aurten, “Go!azen” telesailean paper bat izan du, baina lehendik ere telebistan aritu izan da. “Allí Abajo” telesailean hartu zuen parte eta “Fake News”, “Elecciones y punto” edo “Barre Librea” bezalako umore saioetan. Antzerkian berriz, Hecho en Casa konpainiarekin “Cyrano” proiektuan aritu da, Txalo Produkzioak-ekin “Ene ba!” eta Borobil taldearekin “Roman eta Julieta” proiektuan egon da. Interpretazio irakaslea ere bada Etxeberria eta urteak daramatza “Mujer vasca soltera busca... / Bikote bila zenbat komeri” stand up bakarrizketarekin biran. Iaz bere lan berria aurkeztu zuen: “De esto también se sale / Nola edo hala aterako gara”, umorez eta originaltasunez betetako ikuskizun komikoa. Laster euskarazko bertsioa estreinatuko du Orozkon (Bizkaia).
Alazne Etxeberriaren kultur gomendioak
Abesti bat: Danae Riañoren ‘Bulkadak’
Musika talde bat: Samara Joy
Liburu bat: ‘El libro que tu cerebro no quiere leer’ (David del Rosario)
Antzezlan bat: ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ (Metrokoadroka)
Film bat: ‘Cinco lobitos’ (Alauda Ruiz de Azúa)
Kultur espazio bat: Sala Negra (Logroño)