HAIMAR Arejita Mallea gitarra-jo-tzaile gernikarra da. Duela 20 urte baino gehiagotik Gatibu musika taldeko kide da. Euskal Herriko zein diasporako txoko ezberdinak zeharkatu ditu, eta urte horietan zehar, hamaikatxo lan kaleratu ditu taldearekin. Arejitak berak eta Alex Sardui abeslariak (Exkixu taldeko kide zenak) sortu zuten Gatibu taldea 2002an. Biek Txulufrina eta arrosa herri-kantuen diskoan parte hartu zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Egun, Arejitak, Sarduik eta Gaizka Salazarrek osatzen dute Gatibu. Musikatik eta musikarekin bizi da bizkaitarra; izan ere, Gatibuko kide ez ezik, gitarra irakaslea ere bada.

Haimar Arejitaren kultur gomendioak

Abesti bat: David eta Goliath (Su ta Gar)

Musika talde bat: Itoiz 

Bakarlari bat: Silvio Rodriguez

Liburu bat: La conjura de los necios

Film bat: El secreto de sus ojos

Antzezlan bat: Nekatutak (Antton Telleria)

Kultur espazio bat: Astra (Gernika-Lumo)