AZKEN hamarkadetako arkitektura eta hiri ereduak eragin zuzena izan du gure lurraldean eta gure bizitzetan.  Edonon eta lurrarekiko errespetu gutxirekin eraiki da.

Hirigintza plangintzatetatik, arkitekturen bidez arkitektoek edoeta botere politikoek lurraldearen zaintzaren alde gehiago egin genezake. Paradigma honen aurrean beste lurralde politika ba-tzuk egiteko ordua da.

Proiektu honek erakusten digu aukerak daudela ariktektura batetik abiatuta lurraldea, elikadura, nekazaritza eta komunitatea zainduko duen eredua jorratzeko.

Amillubi Taupaka proiektua eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu da. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu direnen mugimendu agroekologikoa da eta lurra babestea dute xede. Horretarako, Zestoan dagoen Amillubi baserria eta bere lurrak erosi dituzte. 

Elikadura burujabetzarako bidean lurrarekin errespetuzkoak diren laborantza proiektuak jarriko dira martxan bertan. Bide horretan, formazioa eta nekazarien arteko sare-tzea sustatuko dira, nekazari berri gehiagoren bidelagunak izateko helburuarekin. Bestetik, proiektuaren helburu nagusia Amillubi ondasun kolektibo bilakatzea da, baserria oinarri hartuta, komunitatea eta lurraldea zainduz.

Horrela, herritarrek bertako eta osasuntsuak diren elikagaiak eskuratzeko aukera izateaz gain, nekazariek lurrak modu duinean lantzeko aukera izango dute. Bestetik, lurrak espekulazioetatik babestea ahalbidetuko da. Honek, gainera, lehen sektorea eta gure elikadura-sistema indar-tzeko aukera emango du. 

Amillubi Biolur elkarteak sustatzen duen egitasmoa da. Biolur Gipuzkoa 1993an sortu zen nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatzeko, eta herritar-ekoizleek osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Biolurren xede nagusia, elkarlanean eta lankidetza ezberdinak eraikiz, nekazaritza eta abeltzaintza agroekologikoa eta iraunkorraren bidez gure lurraren epe luzeko emankortasuna berma-tzea, jendartearentzako elikagai osasuntsuak sortzea eta landa inguru eta herri biziak eta duinak sustatzea da.

Horren adibidetako bat da honako proiektua, non, bertan parte hartzen duten Biolurreko hainbat kide baserritar eta ekoizlek, herritarrek eta eragilek.

Bide horretan, herritar eta eragileen laguntza oso garrantzitsua izan da, eta izango da. Amillubiko lurrak eta baserria eskuratzeko Coop57 Fundazioarekin finantzaketa kolektiboaren bidez dirua biltzeko kanpaina bati ekin zioten abenduan, eta sei hilabetetan, ia 1.000 pertsonen ekarpen ezberdinekin, 180.000 euro inguru bildu dituzte.

Amillubi baserria 5 hektarea baso eta 4 hektarea belardi natural eta nekazaritzarako lur sailez osatzen da. Balio agroekologiko handiko eremu zabal honek herritarrentzako elikagaiak sortzeko eta babesteko aukera bermatzen du, eta leku estrategiko batean kokatuta dago. Alde batetik, Urola ibaiaren meandro naturalean dago, Zestoa herriko Iraeta auzoan. Meandroan egoteak krisi klimatikoaren garaiotan ura eskura izatea bermatzen du eta lurraren emankortasuna indartzen du.

Bigarrenik, elikagaien banaketarako logistika antolatzeko leku egokian dago. Azkenik, Amillubiko lurrak entitate-publikoaren jabetza duten 26 hektareako nekazaritza lur izendatuta dauden eremu zabal baten alboan daude, etorkizunean proiektua hedatzeko aukera paregabea eskainiz.

Azken urteetan pairatutako elikagaien prezioen gorakada eta dependentziaren aurrean, Amillubik lurraldearekin bat egiten duen lurralde-arkitektura bat eskain-tzen du. Hau da,egun dauden baliabideak modu orekatu eta jasangarri batean erabiliko dira, bertakoa eta ekologikoa ekoitziz, lurra zainduz, nekazari berriei laguntza emanez eta elikadura sistema agroekologikoan mugarri izanez. Erresilientzia egitasmo honek egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo die, lurra erdigunean jarriz eta nekazaritza eredu kolektiboagoa mahai gainean ezarriz. 

Egungo egoerak erakusten digu hirigintzatik egin diren plangin-tzetan lurraldea eta lurren zaintza zortzigarren plano batean gelditu direla. Goitik beherako planifikazioaren aurrean ikus daiteke oinarritik modu horizontalean lurraldera zabaltzeko proiektuak jorratu daitezkela, eta hauek aurrera ateratzeko denon ekarpena beharrezkoa izango da. Zer egin dezakegu arkitekturatik errizoma honen aurrean?