Bidasoa gure ibaia
Baztan izenez jaio eta Bidasoa itsasoratu
Bidasoa ibaia Baztango Autza mendian jaiotzen da. Endarlatsaraino, Nafarroako lurretan bere ibilbidea egiten du eta gero Kantaurin itsasoratzeko Autzan, iturburuan, Baztan izena du eta Oronotz-Mugairin Bidasoa izena hartzen du. Horregatik, gure harana Baztan-Bidasoa deitzen da.
Gure ibaiaren bidea ez da batere xamurra, hasieran malda malkar-tsuak eta bihurguneak ondotik. Inguruko hainbat erreken ur isuria dela medio, Bidasoa ibai emaritsua da. Ur hauek izokinek hagitz gustukoak dituzte, izan ere, itsasotik etortzen dira arraultzak paratzera. Hori bai, lehenagotik izoki emeak, errekako bazter bat egokitzen du harriak kenduz eta lurra landuz. Arra, berriz, emearen ondoan ibiltzen da, honek arraultzak paratu ondotik ernaltzeko. Izoki bikoteak, ernaldutako arraultzak hondarrez estaltzen ditu inguruko etsaietatik babesteko. Izokinek badakite euren arraultzek hainbat arrisku izaten ahal dituztela. Guk batzuk aipatuko ditugu: amurrainei eta aingireri aunitz gustatzen zaizkie izokinen arraultzak eta uholdeek ere arrisku handia sor-tzen dute, ibaieko urak aunitz handitzen baitira.
Más en Sociedad
-
“Nos encontramos con hombres, mujeres y niños que vienen destrozados”
-
Valencia suspende las clases este lunes en una treintena de centros ubicados en zonas inundables
-
Chatbots y elecciones: la inteligencia artificial que puede cambiar opiniones políticas
-
Ensayo de la CUN sobre la disfunción eréctil: "El bótox relaja el músculo liso del pene y logra una erección de mayor calidad"