Horrela, pilotaren bote luuuuuzea Greziaraino heldu zen duela 2600 urte, eta 300 urte geroago, Erromaraino. Erromatik Fran-tziara ailegatu zen duela 800 bat urte. Han "tripot" izeneko pilotalekuetan jokazen zuten bote luzean. Eskuz aritzen ziren.

Orain dela 300 urte, Nafarroara heldu zen gure larruzko pilota. 1680An bi pilotari nafarrek, bi valentziarri eta aragoitar bati laxoa izeneko joko motan irabazi omen zieten. Esan beharra dago, herrialde askotan galtzen joan den jokoa dela pilota, baina Euskal Herrian gogor mantendu dela. Gaur egun Euskal Herriari oso loturik dagoen kirola da, euskaldun askoren adierazle.

Pilota hitza entzutean, gehienoi frontoi batean eskuz jolasten den kirola datorkigu burura, baina ez da horrela. Pilota bi joko mota ezberdinetan banatzen dugu, eta joko mota bakoitza jolasteko modu ezberdin asko daude. Horretarako material ezberdina erabiltzen dugu. Eskuz jolasten den kasuetan ez dugu materialik erabiltzen. Hona hemen bi joko mota nagusiak eta bere baitan hartzen dituzten modalitate ezberdinak:

AURREZ AURREKO JOKOAK Jokalariek, aurrez aurre jokatzen dutenean, joko zuzena praktikatzen dute, hau da, batak zein besteak pilota jo eta tartean hormarik ez badago, joko zuzenean ari dira.

Plaza librean: laxoa, bote luzea eta errebotea. Trinketean: pasaka.

HORMAREN KONTRAKOAK EDO PLEKA JOKOAK Pilotariak, joka-tzerakoan, elkarren parean koka-tzen dira hormari begira, eta batak jo eta besteak erantzun ahal izateko, ezinbestekoa da aurrean horma izatea, horren kontra pilota jaurtitzeko. Joko mota hau da gaur egun ezagunena eta Euskal Herriko hegoealdean ezagunena. Iparraldean badira aurrea aurre jokatzen dutenak oraindik ere.

Plaza librean: eskuz, pala motza, larruzko paleta, gomazko paleta, xistera eta joko garbia.

Frontoi motza: eskuz, pala mo-tza, larruzko paleta, gomazko paleta, joko garbia eta frontenisa.

Frontoi luzea: pala, zesta-punta eta erremontea.

Trinketea: eskuz, larruzko paleta, gomazko paleta, paleta argentinarra eta xarea.

Gaur egun, ezagunenak hormaren kontrako joko motak dira, eskuz jolasten direnak hain zuzen ere. Hala ere, xisteraz jokatzen diren joku motak ere oso ezagunak dira. Euskal Herrian badago euskal pilota lanbidetzat duen pilotari talde bat, profesionalak esaten zaiena. Pilotari hauen partidak telebistan ikusten ditugu astebururo, baita aste barruan ere. Nahiz eta pala eta xistera modalitateak ikus ditzakegun, eskuzko modalitatea da hegoaldean nagusi dena, alde handiz gainera.