lodosa. Otsailaren 2an Carlos Martinez eta David Zurutuza Ibaialde ikastolara etorri ziren. Goizean, gela guztietan egon eta gero, gure gelara etorri ziren eta beraiekin hitz egin ondoren, gizakiaren hezurren izenak aztertu genituen. Ordu batean futbol partidu bat jolasten grabatu ziguten David Zurutuzarekin eta Carlos Martinezekin. Orduan, galdera batzuk egiteapentsatu genuen, baina Carlos Martinezek euskeraz ez zekienez, bakarrik David Zurutuzari egin genizkion. Hala ere, Carlosekin oso gustura egon ginen. Aupa Carlos eta ea hurrengorako esaldiren bat botatzeko gai zaren!

Zure postua gustatzen al zaizu? Beste postu batean jolastea gustatuko litzaizuke?

Asko gogoko dut nire postua, ez nuke beste leku bategatik aldatuko, inoiz!!! Badakit entrenatzaileak beste toki baten jartzen badit, ez nin-tzatekela kexatuko, azken finean jokatzea da garrantzitsuena. Badakit oso leku konplikatua dela, beti jokalari mordoaz inguratuta egoten naiz, baina hala ere oso ondo pasa-tzen dut eta gainera beti baloiaren gertu izaten naiz, beraz ezin hobe!

Beste futbol talde batera joatea gustatauko litzaizuke? Zergatik?

Argi daukat Errealeko jokalaria izan nahi dudala eta txikitatik daukadan zerbait izan dela, gutxi gora-behera nire txikitako ametsa bete dudala. Gainera, taldean oso giro polita dugu eta edonon ez da hori izaten. Hala ere, egia da gustatuko litzaidakela beste kultura eta talde bat ezagutzea.

Jokalari ona zarela uste duzu? Zure lagunek zer esaten dizute?

Galdera horiek ez dut uste norberak erantzutekoak direnik. Horretarako futbolzaleei galdetzea onena izango duzue!!

Zenbat gol sartu dituzu liga honetan?

Bakarra sartu dut, baina horretan nago.

Harro zaude zure ekipoarekin? Zergatik?

Bai oso harro nago, eta gaude esango nuke. Bai taldean eta bai errealzaleak. Talde apala izan da, maila oso ona ematen ari gara eta klasifikazio taulan ondo kokatuak gaude. Beraz, arro egoteko arrazoi dexente ditugu.

Beste kirolik egiten al duzu? Zein? Noiztik?

Kirola egitea betidanik gustatu zait eta asko egin ditut txikitatik. Esku pilota, eskubaloia, pala, tenisa, pinpona, surfa… eta futbola noski.

Zein abantaila eta zer desabantaila ditu futbolak?

Niretzat abantailarik handiena gustatzen zaiten gauza bat egiten ari naizela da eta bizitza honetan garrantzitsua den gauza bat irudi-tzen zait, eta bestalde, desabantaila goi-mailako kirolariak izanda gorputzak asko sufritzen du (txorkatilak , belaunak…).

Batzuetan futbolaraia izateaz damutzen al zara? Noiz? Zergatik?

Badaude momentu asko futbolaria izateaz damutzen naizela, adibidez kalean jende askok ezagutzen dit eta denbora guztian futbol munduko galdera mordoak botatzen dizkidate, baina horrekin bizitzen ikasi beharra dugu.

Futbolaria izatea familiarengan eragina al du? Nola?

Ni futbolaria izanda, familiakoek pertsona ezagun bat dute beraien inguruan eta lehen erantzun dizudan bezela jendeak ere bereien bizitzan eragina du.

Zer iruditzen zaizu zure futbol taldeko jokalariak? Zein da zure ustez, (zu kenduta) jokalaririk hoberena?

Nire ustez talde bati dagokion maila klasifikazio taulak jartzen du, hortaz liga bukaerara itsaron beharko da. Jokalariei dagokionez gazteak gara eta hobetzeko marjina handia dugu, horrekin ez dut esan nahi talde txarra garenik, baina ikasteko asko dugu. Onena nor den? Galdera hauei erantzutea ez zait gustatzen, baina dudarik gabe Xabi Prieto izango zen, nire ustez noski.

Zein izan da zure ustez,partidorik errezena?Eta zailena? Zergatik?

Zailak denak dira, eta oso zailak Bartzelona eta Madrilekoa izango litzateke.

Zuretzat zein da futbol talderik hoberena, Erreala kenduta? Eta txarrena? Zergatik?

Denek esaten duten erantzun berdina emango dizut, Bartzelona izango litzateke. Beraien aurka jokatu nuenean ikusi nuen jendeak zergatik esaten zituen hainbesteko gauza onak Bartzelonako jokalariei buruz, egundoko inpotentzia jasan nuen.

Entrenatzailearekin ondo eramaten al zara? Inoiz bronka

Oso ondo eramaten naiz baina noizean behin bronkatxo bat ez zaigu gaizki etortzen.

Nor izan zen zure lehen entrena-tzailea? Zein izan da zure entrenatzailerik onena? Zein da gaur egungo munduko entrenatzailerik onena?

Ez naiz gogoratzen nor izan zen nire lehenengo entrenatzailea, oso txikia nintzen eta. Onena niretzat orain dugun Martin Lasarte izango litzateke, lehenengo taldera igo ninduen entrenatzailea baita. Munduko onena? Ez dakit.

Zenbat ordu egoten zarete entrenamenduetan?

9.15 sartzen naiz lanera eta beti ez gara ordu berdinean ateratzen baina gutxigorabehera 12.45tan buka-tzen dugu eguneko saioa.

Zein da zure edari eta janaririk gustukoena?

Zukuak asko gustatzen zaizkit eta jateko arraina.

Zein dira zure hobby

Lagunekin egotea eta txakurrarekin paseatzea.

Zein da zure animali gustukoena? Eta gustukoa ez duzun animalia?

Txakurra da gehien gustatzen zaidan animalia, eta katua gutxiena

Etxeko animalirik al duzu?Zein? Zein gustatuko litzaizuke izatea?

Txakur bat dut Darko izenekoa, eta bakarrarekin ondo nago

Zure bizitza luxuzko

Nik ez dut luxuzko bizitzarik, denak dakigu futbolariek diru asko irabazten dutela baina nire bizitza simplea da,egia da noizbehinka kapritxoren bat ez diola inori minik egiten. Nire ustez luxua, dirua falta izatearen estresa edo buruko mina ez dugula da. Adibidez, noizbait gure kotxea puskatzen bada hurrengo egunean beste bat erostea luxu bat dela iruditzen zait, eta jende askok bankuari prestamu bat eskatu beharko dio.

Ikasle ona zinen? Nola eramaten zinen 5.mailan zure irakaslearekin?

Bai nahiko ona nintzen, normalean ondo eramaten nintzen irakasleekin

Zein ikasketa egin dituzu? Non?

Donostian ingenieritza ikasten hasi nintzen baina ez dut bukatu, erdi bidean gelditu naiz.

Nola sentitu zinen Errealarekin jolastu zenuen lehenengo partiduan? Titularra atera al zinen?

Amets batean izango banintz bezela izan zen , eta ez nintzen hasierako hamaikakoan atera

Zure familiako norbait futbolean jolasten zuen? Nork?

Nere lehengusu batek jolasten zuen, oso ona zen gainera, baina lesio batek futbola uztera behartu zuen.